2010-11 denboraldian, bete-betean
2010/09/17 | Lehiaketa
Bete-betean sartu gara 2010-11 denboraldian. Orain arte, bi txapelketa ziren jokoan: Enrique Abril Errebote Txapelketa eta Gipuzkoako Elkarteen Artekoa-palako espezialitatean. Bada, jardunaldi honetan (2010-09-19) gainontzeko espezialitateak gehituko zaizkio palari bigarren lehiaketa honetan: eskua (banaka zein binaka), gomazko paleta (emakumezkoak zein gizonezkoak), zesta-punta eta larruzko paleta 22 urtez azpikoetan (erreboteko lehia, azkena hasten, urriaren 3ko asteburuan jarriko da martxan). Gainera, beste txapelketa bati ere ekingo zaio jardunaldi honetan: Trinketeko Udazkena Saria; aurten lehendabizikoz jokatuko da, eta Irurako Ametsa trinketa izango da partiden egoitza. Laster hasiko dira, azkenik, pala motzeko zein larruzko paletako lehia Gipuzkoako Elkarteen Artekoan. Eta beste hainbat txapelketa ere ate joka izango ditugu laster; urrian hasiko baitira, besteak beste, Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketa eta Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketa (2. urteko alebinak eta infantilak eskuz banaka). Urte amaierara bitarte, beraz, izango da zer ikusi eta zer gozatu Gipuzkoako frontoietan. |
|