Eskuz Banakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatuko dituzte asteburuan
2018/12/26 | Lehiaketa
Urretxuk hartuko ditu Gipuzkoako finalak, igandean, 11:00etan; Mendebaldekoak Aretxabaletan izango dira ikusgai, ostiralean, 19:00etan; eta Ekialdekoak Villabonan jokatuko dituzte, larunbatean, 11:00etan
Eskuz Banakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatuko dituzte, asteburu honetan, Urretxun, Villabonan eta Aretxabaletan. Urretxukoak Gipuzkoa mailako finalak izango dira, eta igande goizean jokatuko dituzte; Villabonak hartuko ditu Ekialdeko lehiak, larunbat goizean; eta Aretxabaletak Mendebaldekoak, ostiral iluntzean. Hona hemen jaialdi guztien xehetasunak:
Abenduak 30, igandea, 11:00, Urrretxu-Ederrena. GIPUZKOAKO FINALAK 1. Eskuz banaka, 2. urteko alebinak: GAZTELEKU 2 (Segurola) / MURUMENDI 3 (Madina) 2. Eskuz banaka, 1. urteko infantilak: OIARPE 1 (Etxeberria) / GOIERRI 1 (Ibarluzea) 3. Eskuz banaka, 2. urteko infantilak: ZAZPI ITTURRI 4 (Gorostidi) / LAPKE 8 (Zubizarreta)
Abenduak 29, larunbata, 11:00, Villabona-Behar Zana. EKIALDEKO FINALAK
2. Eskuz banaka, 1. urteko infantilak: EPLE (Lizarazu) / AZKOITIA 3 (Egaña) 3. Eskuz banaka, 2. urteko infantilak: INTZA 1 (Urdanpileta) / TOLOSA 2 (Iraeta)
Abenduak 28, ostirala, 19:00, Aretxabaleta-Udalekoa. MENDEBALDEKO FINALAK
2. Eskuz banaka, 1. urteko infantilak: ARETXABALETA 5 (Alonso) / ZAZPI ITTURRI (Ruiz) 3. Eskuz banaka, 2. urteko infantilak: LAPKE 4 (Goiburu) / LAPKE 7 (Askaray)
Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa Eskuz Banaka eta Kartelera ataletan. |
|