Mirari Arzalluzek eta Amaia Aizpuruk irabazi dute Aisiako Emakumea Pilotariko Txapelketa Azkarra
2018/12/20 | Lehiaketa
Larraitz Etxanizi eta Amaia Gonzalezi nagusitu zitzaien Tolosako Beotibarren jokatutako finalean; Isa Ayerdi-Maite Almandoz eta Kristina Ezkurdia-Emeren Gelbenzu bikoteak finalaren atarian gelditu ziren; 10 bikotek hartu du aurten parte emakume palisten festa honetan
Mirari Arzalluzek eta Amaia Aizpuruk irabazi dute 2018ko Aisiako Emakumea Pilotariko Txapelketa Azkarra. Larraitz Etxanizek eta Amaia Gonzalezek osatutako bikotea hartu zuten mendean finalean, 15-4ko emaitzarekin. Festa polita izan zen larunbatekoa (2018-12-15) Tolosako Beotibarren. Izan ere, Txapelketa Azkarraz gain, federatuen Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketako gomazko paletako finaletaz gozatzeko aukera izan zen.
Multzoen zozketa egin, eta 10:00etan ekin zioten lehiari palistek. 10 bikotek hartu du parte aurtengo txapelketan, hauexek:
14:00ak aldera arte ligaxka jokatu zuten guztiek, eta 1. fasea amaituta elkarrekin bazkaltzeko bildu ziren. Bazkal ondoren hasi zen bigarren fasea, multzo bakoitzeko 1. eta 2. sailkatuek jokatu beharreko finalerdiekin. Ondorengo lerrotan dituzue finalerdien xehetasunak (partidak 15 tanto edo 15 minutura): - Mirari Arzalluz-Amaia Aizpuru 15 / Isa Ayerdi-Maite Almandoz 5 - Larraitz Etxaniz -Amaia Gonzalez 9 / Kristina Ezkurdia-Emeren Gelbenzu 6
Azkenik, irabazleek finala jokatu zuten, 16:30ean (hau ere 15 tantora edo 15 minutura):
Albiste honi erantsitako artxiboan ikus ditzakezue txapelketako emaitza eta sailkapen guztiak. Bestetik, webgune honetako Argazki galeriak txokoan ikusgai da Aisiako Emakumea Pilotariko Txapelketa Azkarreko irudi bilduma. |
|