Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako azken finalak jokatuko dituzte ostiralean, Tolosan eta Oņatin
2018/12/18 | Lehiaketa
Ordu berean hasiko dira bi jaialdiak, 20:00etan; joan den asteburuko finalak irabazita, Zumaia, Danok Bat eta Oiangu klubak ere Gipuzkoako txapeldun berriak dira; jardunaldi honetan, bestalde, palako leihari ekingo diote
![]() Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, eskuz binakako azken finalak izango dira ikusgai asteburuan. Zehazki, Oñatin eta Tolosan jokatuko dituzte, ostiralean, 20:00etan hasita. Ondorengo lerrotan laburbiltzen ditugu bi jaialdiak:
Abenduak 21, ostirala, 20:00, Tolosa-Beotibar
2. Eskuz binaka, jubenilak 3. maila:
3. Eskuz binaka, kadeteak 2. maila:
2. Eskuz binaka, jubenilak 2. maila:
Bestetik, aurreko asteburuko finalak irabazita, Gipuzkoako txapeldun berriak dira Zumaia, Danok Bat eta Oiangu klubak. Zumaiak Gipuzkoako Zesta-punta Txapelketako hiru final irabazi ditu: kadeteena, nagusien 2. mailakoa eta nagusien 1. mailakoa; eta Danok Bat 2 taldeak jubenilen mailakoa. Oianguk, bestalde, pala motzeko bi mailetan jantzi ditu txapelak. Hauexek jaialdien xehetasunak:
Abenduak 16, igandea, 11:00, Oiartzun-Madalensoro
2. Pala motza, nagusiak 1. maila:
Abenduak 16, igandea, 16:30, Zumaia-Aitzuri
2. Zesta-punta, jubenilak:
3. Zesta-punta, nagusiak 2. maila:
4. Zesta-punta, nagusiak 1. maila:
Azkenik, behin pala motzeko lehia amaituta, palakoaren txanda izango da. Lau taldek eman dute izena: Eple, Gazteleku, Oiangu eta Urnieta. Asteburu honetan ekingo diete partidei. Hilaren 23an, 27an eta 30ean jokatuko dute ligaxka, eta finala urtarrilaren 6ko jardunaldian izango da, printzipioz Donostiako Balda pilotalekuan.
Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketari buruzko informazio guztia ikusgai dago webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean. |
|