Gipuzkoako Txapelketako pala motzeko eta zesta-puntako finalak, igandean, Oiartzunen eta Zumaian
2018/12/11 | Lehiaketa
11:00etan hasiko da pala motzeko finalen jaialdia, Oiartzungo Madalensoron, eta 1. eta 2. mailako lehiak izango dira ikusgai; 16:30ean izango da, berriz, Zumaiako Aitzurin, zesta-puntako lau finalen jaialdia: kadeteak, jubenilak eta nagusien 1. eta 2. mailakoak
Pixkanaka-pixkanaka ari dira bukatzen hainbat espezialitatetako lehiak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Igandean, esaterako, pala motzeko zein zesta-puntako finalak izango dira ikusgai, Oiartzunen eta Zumaian, hurrenez hurren. Goizean izango dira ikusgai pala motzeko finalak, 11:00etan hasiko baita jaialdia Oiartzungo Madalensoron. Eta arratsaldez jokatuko dira zesta-puntakoak, 16:30etik aurrera, Zumaiako Aitzurin. Dagoeneko badakigu zer taldek jokatuko dituzen zesta-puntako finalak. Pala motzeko finalistak nortzuk izango diren jakiteko, ordea, ostirala arte itxaron beharko dugu; izan ere, egun horretan jokatuko dituzte finalerdiak, bai 1. mailan bai 2. mailan.
Ondorengo lerrotan dituzue finaletako bi jaialdien xehetasunak:
Abenduak 16, igandea, 11:00, Oiartzun-Madalensoro
2. Pala motza, nagusiak 1. maila:
Abenduak 16, igandea, 16:30, Zumaia-Aitzuri
2. Zesta-punta, jubenilak:
3. Zesta-punta, nagusiak 2. maila:
4. Zesta-punta, nagusiak 1. maila:
Final guztien eta, oro har, bi espezialitate hauen lehiek utzitako datu guztiak webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma txokoan daude ikusgai. |
|