Zesta-puntako Udazken Saria ere, prest

2018/10/25 | Lehiaketa

Asteburuan ekingo diote izaera bereziko txapelketa honi alebin eta infantil kategorietako puntistek; abenduaren 14an jokatuko dituzte finalak, Tolosako Beotibarren

Zesta-puntako Udazken Saria ere prest da. Asteburuan (2018-10-28) ekingo diote lehiari alebin eta infantil kategorietako puntistek.

 

 

 

Aurreko edizioetan bezala, aurten ere norbera ordezkatuz ariko dira pilotariak, nahiz eta izena klubaren bidez eman. Bikoteka jokatuko dute, baina bikoteak desberdinak izango da jardunaldiro, eta puntuazioa ere pilotari bakoitzari egokituko zaio, ez bikoteari. Klub desberdinetako pilotariak nahastu nahi ditu txapelketa honek, denek denen aurka eta elkarrekin jokatzeko aukera emanez, hartara maila orekatzen laguntzeko eta lehia bereziagoa egiteko.

 

 

 

Aurten estrainekoz, gainera, hainbat multzotan mailakatuko dituzte parte-hartzaileak: alebinak A maila, infantilak A maila, eta alebinak eta infantilak B maila. Alebin eta infantil A mailan, adibidez, kiniela sistemaz jokatuko dute, 12 tantora. Eta alebin eta infantil B mailan, bestalde, partida sistemaz, 25 tantora. Kasu guztietan, hori bai, bikoteak unean bertan zozketaz osatuko dituzte.

 

 

 

Beotibar, Danok Bat, Donostia Jai Alai, Gazteleku, Hondarribia eta Zumaia klubetako pilotariek hartuko dute parte aurtengo txapelketan:

 

ALEBINAK

     Aurrelariak

  • Egaña (Danok Bat)
  • Enparan (Hondarribia)
  • Etxabe (Zumaia)
  • Galarraga (Zumaia)
  • Goenaga (Beotibar)
  • Gomez (Danok Bat)
  • Goñi (Hondarribia)
  • Iturbe (Beotibar)
  • Jauregi (Beotibar)
  • Lete (Danok Bat)
  • Matei (Danok Bat)
  • Txurruka (Danok Bat)
  • Aiestaran (Beotibar)
  • Elduaien (Hondarribia)
  • Zubia (Beotibar)
     

     Atzelariak

  • Balda (Beotibar)
  • Beitia (Danok Bat)
  • Garcia (Danok Bat)
  • Garikano (Zumaia)
  • Laka (Hondarribia)
  • Watkins (Zumaia)
  • Zazpe (Hondarribia)
  • Arrizabalaga (Zumaia)
  • Redondo (Hondarribia)
  • Sukunza (Gazteleku)

     

INFANTILAK

     Aurrelariak

  • Agirre (Zumaia)
  • Altuna (Beotibar)
  • Beristain (Danok Bat)
  • Galarraga (Zumaia)
  • Ortiz (Hondarribia)
  • Rodrigo (Hondarribia)
  • Zubizarreta (Danok Bat)
  • Amboage (Hondarribia)
  • Cuerdo (Beotibar)
  • Ezeiza (Beotibar)
  • Iridoy (Hondarribia)
  • Mujika (Beotibar)
  • Otaegi (Beotibar)
  • Vaquero (Beotibar)
  • Watkins (Zumaia)
  • Zabala (Beotibar)
  • Zubiarrain (Gazteleku)
     

    Atzelariak

  • Agirregomezkorta (Danok Bat)
  • Ansola (Danok Bat)
  • Flores (Danok Bat)
  • Iraola (Beotibar)
  • Itoiz (Beotibar)
  • Kanpandegi (Hondarribia)
  • Egues (Beotibar)
  • Enparan (Hondarribia)
  • Gonzalez (Gazteleku)
  • Goenaga (Beotibar)
  • Goñi (Hondarribia)
  • Lopetegi (Donostia Jai Alai)
  • Mardaras (Zumaia)
  • Merino (Donostia Jai Alai)


 

 

 

Azaroaren 25era bitarte, ligaxka jokatuko dute guztiek. Hauexek dira bakoitzerako aurreikusitako jardunaldiak:


ALEBINAK ETA INFANTILAK A MAILA

  • Urriak 28, Hondarribia
  • Azaroak 11, Zumaia
  • Azaroak 18, Tolosa
  • Azaroak 25, Mutriku
     

ALEBINAK ETA INFANTILAK B MAILA

  • Urriak 28, Tolosa
  • Azaroak 11, Donostia
  • Azaroak 18, Hondarribia
  • Azaroak 25, Zumaia

 

 

 

Tolosan jokatuko dute guztiek azken fasea: finalerdiak abenduaren 1ean izango dira, eta finalak abenduaren 14an.

 

 

 

Informazio gehiago, webgune honetako Lehiaketa-Udazkena Zesta-punta atalean.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba