Hernanik eta Aiak irabazi dituzte Gipuzkoako Txapelketako emakumeen gomazko paletako finalak
2018/10/23 | Lehiaketa
Su-Berri 2 eta Intxurre taldeak hartu zituzten mendean, hurrenez hurren, 1. eta 2. mailako norgehiagoketan
Hernani (1. maila) eta Aia (2. maila) taldeak dira Gipuzkoako txapeldun berriak gomazko paletaz, emakumezkoetan. Joan den igandean (2018-10-21) jokatu zituzten Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren final horiek, Anoetan. Su-Berri 2 eta Intxurre hartu zituzten mendean, hurrenez hurren. Hauxe izan zen jaialdia:
Urriak 21, igandea, 17:00, Anoeta-Alkartasuna
1. Gomazko paleta, nagusien 2. maila:
2. Gomazko paleta, nagusien 1. maila:
Ostiralean bertan (2018-10-19) jokatu zituzten 2. mailako finalak: Intxurrek (Ontsalo-Agirre) 30-18 irabazi zion Atzapar 2 (Otegi-Aranburu) taldeari, eta Aiak (Albeniz-Eizmendi) 22-30 Hernani 1 (Sarobe-Otaegi) bikoteari.
Txapelketaren xehetasun guztiak Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean daude eskuragarri. Eta finaletako hainbat irudi ikusgai Argazki galeriak txokoan. |
|