Zubieta taldeak bere lehendabiziko txapela jantzi du Enrique Abril Errebote Txapelketan
2018/10/02 | Lehiaketa
Aurreko hiru edizioetan ez bezala, Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Luzean taldea hartu du mendean finalean
Aurten bai, aurten txapela Gipuzkoan gelditu da. Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa) eta Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi) aurrez aurre izan ziren, igandean, Enrique Abril Errebote Txapelketaren finalean, aurreko hiru denboraldietan egin zuten moduan. Baina horietan ez bezala, oraingoan zubietarrek irabazi zuten norgehiagoka: 3 ordu luzez aritu ondoren, 13-9 nagusitu ziren. Eta beraien lehendabiziko txapela lortu zuten, hala.
Irailak 30, igandea, 11:00, Zubieta-plaza
ZUBIETA 13 (Aizpurua J., Aizpurua J., Rezola, Argote, Azpiroz)
Enrique Abril Errebote Txapelketaren txapeldunen zerrendara batu da, beraz, Zubieta taldea. 6 final jokatu ditu, eta txapel 1 du eta 5 aldiz izan da azpitxapeldun. Luzeanek, aurten galdu arren, txapel gehien izaten jarraitzen du: 17, eta beste 11 aldiz izan da txapeldunorde. 28 final jokatu ditu, beraz, eta 2012tik honako guztietan izan da.
Aurtengo edizioan Euskal Herriko lau talde lehiatu dira: Gipuzkoako Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta (Zubieta); eta Lapurdiko Luzean (Donibane Lohizune).
Lehiaketa-Federatua-Enrique Abril atalean kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia. Eta finaleko irudiak ikusgai daude Argazki galeriak txokoan. |
|