Emakumeentzako paleta ikastaroa, Donostian; irailaren 25era arte eman daiteke izena
2018/09/11 | Ikastaroak
Paletan jolasten ikasteko eta trebatzeko saioak dira, 18 urtetik gorako emakumeei zuzendutakoak; urritik ekainera bitarte eskainiko ditu federazioak, astelehen arratsaldez, Atano III.a pilotalekuan
Urteroko legez, eta Emakumea Pilotari proiektuaren baitan, aurten ere emakumeentzako aisialdiko paleta ikastaroa antolatu du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF), Donostian.
Paletan jolasten ikasteko eta trebatzeko saioak dira, 18 urtetik gorako emakumeei zuzendutakoak.
Irailaren 25era bitarte eman daiteke izena, etxebe.pilota@kirolak.net helbidean.
Ondorengo lerrotan aurkituko duzue ikastaroari buruzko xehetasun gehiago:
IRAUPENA
-
Urriko bigarren hamabostaldian hasi eta ekaineko lehendabiziko hamabostaldian bukatu
-
Ikasturtean, 30 bat saio
-
Eguberrietan eta Aste Santuan ez da saiorik izango
ORDUTEGIA
-
Astean ordubeteko saio bat, Atano III.a pilotalekuan
-
Astelehenetan izango dira saioak, eta bi ordu eskaintzen dira: 16:00etatik 17:00etara eta 17:00etatik 18:00etara
-
Ikastaroa antolatzeko gutxieneko ikasle kopurua 6 lagunekoa izango da eta, gehienera, 10ekoa
MATERIALA
-
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko teknikari batek zuzenduko ditu saioak
-
Federazioak beharrezko materiala jarriko du, paletak eta pilotak (teniseko pilotaz ariko dira), besteak beste
KUOTA
-
140 euro (ordainketa batean, edo bi zatitan ordaintzeko aukera)
BESTERIK
-
Paletako Gipuzkoako Txapelketa Herrikoian parte hartzeko aukera
-
Emakumea Pilotari Txartela: istripu asegurua eta erantzukizun zibileko asegurua eskaintzen ditu, euskal pilota praktikatzen ari denerako, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra. Era berean, GEPFk antolatzen dituen Emakumea Pilotari egitasmoko hainbat ekintzetan doako izen-ematea ahalbidetzen du, hala nola, Emakumea Pilotari Txapelketa Azkarra, ikastaro puntualak edo Emakume Pilotari Eguna
IZEN-EMATEA
-
Irailaren 25a izango da izena emateko azken eguna
-
Izen-emateak eta informazioa federazioan, etxebe.pilota@kirolak.net helbidean
Bertako kirolaz gozatzeko, trebatzeko, esperientzia berriak bizitzeko, giro atseginean aisialdia igarotzeko, jende berria ezagutzeko... Animatu probatzera!
|
|