Irailaren 10era arte eman daiteke izena 2018-19 denboraldiko mutilen eskuko teknifikazio proiektuan

2018/08/29 | Ikastaroak

Gipuzkoako elkarteetako infantil eta kadete kategorietako pilotarientzat da deialdia; irailaren 19an eta 26an eta urriaren 3an hautaketa entrenamenduak izango dituzte, eta urrian ekingo diete entrenamenduei

2018-19 denboraldian ere teknifikazio proiektua landuko du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak. Pilotariei entrenamendu tekniko eta prestakuntza fisiko pertsonalizatua eskaintzea du xede egitasmoak.

 

 

Izena emateko epea zalbaldu berri dugu, eta eskuz aritzen diren Gipuzkoako infantil eta kadete kategorietako mutil pilotariei dago zuzenduta deialdia. Irailaren 10era bitarte dute elkarteek beraien pilotarien izena emateko aukera.

 

 

Irailaren 19an, 26an eta urriaren 3an hautaketa entrenamenduak egingo dituzte izena emandako pilotariek. Eta aukeratutakoek urrian ekingo diete entrenamenduei.

 

 

Aurreko denboraldietako lan ildoari jarraituz, eta pilotari gehiagotara eta Gipuzkoako eskualdeetara ere iristeko helburuarekin, Donostian izango diren Gipuzkoa mailako entrenamenduez gain, eskualdeetan ere teknifikazio entrenamenduak eskainiko ditu federazioak.

 

 

Besteak beste, Iraitz Olaetxea GEPFko teknikaria, eta Beñat Rezusta, Andoni Ugalde eta Ander Imaz pilotari profesional gipuzkoarrak izango dira prestatzaileak.

 

 

Aurrerago emango dugu xehetasun gehiagoren berri.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba