Azpeitiak, Oiartzunek, Zumaiak eta Donostiak irabazi dute 2018ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa

2018/07/12 | Lehiaketa

Ataun hartu zuen mendean Azpeitiak eskuzko lehian, Oiartzunek Errenteriari nagusitu zitzaion larruzko paleta eta pala motzeko finalean, Zumaia Mutrikuri gailendu zitzaion zesta-puntaz, eta gomazko paletako estreinakoan Donostiak Azpeitiari irabazi zion

Azpeitiak eskuz, Oiartzunek larruzko paletaz eta pala motzez, Zumaiak zesta-puntaz eta Donostiak gomazko paletaz. Lau herri hauek irabazi dute 2018ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Ataun, Errenteria, Mutriku eta Azpeitia izan dira, hurrenez hurren, txapeldunordeak.

 

 

 

Ondorengo lerrotan, finaletako jaialdi guztien xehetasunak:

 

 

 

ESKUA. Ekainak 30, larunbata, 16:30, Donostia-Atano III.a

 

AZPEITIA 2 / ATAUN 1
 

1. Kadeteak:
AZPEITIA (Unai Alberdi-Jakes Elosegi) 22 / ATAUN (Eneko Goikoetxea-Unai Goikoetxea) 3

2. Jubenilak:
AZPEITIA (Gorka Iriarte-Julen Egiguren) 22 / ATAUN (Arkaitz Baztarrika-Josu Etxeberria) 8

3. Nagusiak:
AZPEITIA (Jon Alberdi-Daniel Murgiondo) 14 / ATAUN (Iraitz Zubizarreta-Ibai Arratibel) 22

 

 

LARRUZKO PALETA ETA PALA MOTZA. Ekainak 8, ostirala, 19:00, Donostia-Altza



ERRENTERIA 0 / OIARTZUN 2
 

1. Larruzko paleta:
ERRENTERIA (Eskisabel-A.Pichel) 31 / OIARTZUN (Ezkerro-Argote) 35

2. Pala motza:
ERRENTERIA (Martinez-R.Pichel) 26 / OIARTZUN (Aizpuru-Irigoien) 40

 

 

ZESTA-PUNTA. Ekainak 22, ostirala, 19:00, Mutriku-Miruaitz

 

ZUMAIA 2 / MUTRIKU 1


1. Kadeteak:
ZUMAIA (Egaña-Aizpurua) 30 / MUTRIKU (Urreisti-Basterretxea) 20

2. Jubenilak:
ZUMAIA (Aguirre-Saez) 35 / MUTRIKU (Arrillaga-A.Mendizabal) 32

3. Nagusiak:
ZUMAIA (Manterola-Uranga) 6 / MUTRIKU (E.Mendizabal-Manzisidor) 35 (6na zihoazela Zumaiako pilotari bat lesionatu egin zen eta ezin izan zuten partida bukatu)

 

 

GOMAZKO PALETA. Ekainak 24, igandea, 11:00, Donostia-Altza

 

AZPEITIA 1 / DONOSTIA 2


1. Banaka frontoi osoan
AZPEITIA (Lopetegi) 20 / DONOSTIA (Urbieta) 17

2. Binaka
AZPEITIA (Martija-Alkorta) 9 / DONOSTIA (Barbulo-Gastesi) 20

3. Banaka 7aren barruan
AZPEITIA (Egiguren) 13 / DONOSTIA (Elejalde) 20

 

 

 

 

Pilotari hauek osatu dute Azpeitiko taldea aurtengo edizioan: Jon Alberdi, Unai Alberdi, Oier Apezetxea, Auritz Arrizabalaga, Aimar Egiguren, Iker Egiguren, Julen Egiguren, Jakes Elosegi, Gorka Iriarte, Ekaitz Isasmendi, Josu Labaka, Haritz Larrañaga, Daniel Murgiondo, Jabi Odriozola, Mikel Unanue eta Josu Uzkudun.
 

Hauexek izan dira Oiartzungo palistak: Oinatz Aizpuru, Orkatz Argote, Joseba Azpiroz, Iñigo Erkizia, Aitor Estefano, Juan Ezkerro, Jon Irigoien, Iñaki Juaristi, Aitor Leonet eta Iker Mujika.
 

Zumaiarren ordezkariak, ondorengoak: Eduardo Aguirre, Joseba Aguirre, Luken Aizpurua, Julen Cabanillas, Haritz Egaña, Kimetz Etxabe, Luis Etxabe, Josu Gurrutxaga, Iñaki Lopetegi, Julen Lopez, Ander Manterola, Telmo Manterola, Julen Mugerza, Danel Odriozola, Cristian Saez, Gorka Segurola, Unai Uranga eta Ander Ureta.
 

Eta Donostiakoak (zehazki, bai gomazko paletako bai palako txapelketetan izena emandako pilotarien zerrenda da hauxe): Aitor Agirre, Iñaki Alzuri, Josetxo Amiano, Xabier Arana, Juan Luis Aranjuelo, Jon Armental, Unai Aroztegi, Oscar Barbulo, Aitor Brosa, Martin Celaya, Xabier Elejalde, Iñaki Elorza, Manex Etxeberria, Kristobal Gastesi, Ladis Gomez, Xabier Huegun, Xabier Iraeta, Igor Larretxea, Gorka Luarizayerdi, Joseba Lujanbio, Gillen Martinez de la Hidalga, Iñigo Navarro, Gorka Nuin, Iñigo Oiarzabal, Mattin Otaño, Marcial Otegi, Iñaki Peluaga, Asier Ubarretxena, Santi Ubeda, Iker Udakiola, Mikel Urbieta eta Jon Urresti.

 

 

 

 

Eskuzko azken lau edizioak irabazi ditu Azpeitiak, orain arte inork lortu ez duena eginezDenera, 7 txapel dituzte azpeitiarrek, urte hauetan irabazitakoak: 2004an (Hernaniren aurka), 2008an (Donostiari), 2010ean (Hernaniri), 2015ean (Tolosa mendean hartuta), 2016an (Astigarragaren kontra), 2017an (Oiartzuni nagusituta), eta azkena aurtengoa. Eta beste 3tan izan dira txapeldunorde: 1995 eta 1996an (bietan Azkoitiak irabazi zuen) eta 2007an (Arrasaterentzat txapela). 
 

Larruzko paleta eta pala motzeko lehian, aurtengo garaipenarekin, Oiartzunek 3. txapela gehitu dio bere palmaresari; besteak 1996an eta 2001ean lortu zituen. Beste 7 aldiz txapeldunorde izan dira oiartzuarrak: 1995, 1997, 2002, 2004, 2007, 2009 eta 2011 urteetan, hain zuzen ere.
 

Zumaiarentzat, zesta-puntako lehian irabazten duen 9. txapela izan da aurtengoa; gainontzekoak, urte hauetan irabazi zituen: 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2007, 2011 eta 2012. Eta beste 10 bider izan da txapeldunorde: 2004an, 2005ean, 2008an, 2009an, 2010ean, 2013an, 2014an, 2015ean, 2016an eta azkena iazko edizioan. 


Gomazko paletako lehian, azkenik, txapeldunen zerrenda estreinatu du Donostiak, aurtengoa lehen edizioa baitzen.

 

 

 

 

 
51 ediziotatik 41 aldiz hartu du parte Azpeitiak Herriarteko Eskuzko Txapelketan, eta 10 final jokatu dituAzkoitiak jarraitzen du lider txapeldunen zerrendan, 16 txapelekin (beste 6 aldiz txapeldunorde izan da). Azpeitiak egin du koska bat gora aurtengo garaipenarekin, 7. txapelarekin (3tan txapeldunorde). Eta Donostia da orain hirugarren, 6 txapelkekin (4 bider azpitxapeldun).
 
 
Oiartzunek Herriarteko Pala Txapelketaren edizio guztietan hartu dute parte, hau da, 28 aldiz, eta 9 finaletan lehiatu daDonostia da sailkapen buru txapelei dagokienean: 7 ditu (eta 6 aldiz izan da txapeldunorde). Atzetik dira Andoain, 6 txapelekin (5 aldiz azpitxapeldun). Eta Errenteria eta Olaberria, 5ekin (Errenteria 3 aldiz txapeldunorde, eta Olaberria bitan).
 
 
Zumaiak Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren edizio guztietan hartu du parte, 21 aldiz, eta 19 final jokatu dituBera da, gainera, sailkapen buru, 9 txapeleekin. Atzetik Mutriku, 5ekin. Eta hirugarren postuan Tolosa, 4rekin. 
 

Azkenik, eta esan bezala, Donostiak estreinatu du gomazko paletako txapeldunen sailkapena.
 
 
 
 
 
 
 
 
18 herri lehiatu da aurten eskuzko txapelketan: Aia, Altzo, Andoain, Asteasu, Astigarraga, Ataun, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bidania-Goiatz, Donostia, Errenteria, Hernani, Oiartzun, Oñati, Tolosa, Zizurkil eta Zumaia.
 
8 herri izan dira larruzko paleta eta pala motzekoan: Andoain, Deba, Donostia, Errenteria, Lazkao, Oiartzun, Olaberria eta Ordizia.
 
Honako lauak zesta-puntaz: Donostia, Hondarribia, Mutriku eta Zumaia.
 
Arrakastatsua izan da gomazko paletako deialdia, 16 herrik eman baitu izena estreinako edizioan: Amasa-Villabona, Andoain, Anoeta, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Deba, Donostia, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Soraluze, Tolosa, Zestoa, Zumaia eta Zumarraga.
 

 

 

 

 
Esteka honetan kontsulta daitezke txapelketak utzitako datu guztiak: https://bit.ly/2sJNuMu. Eta lotura honetan hainbat irudi bilduma daude ikusgai: https://bit.ly/2uiHTum
 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba