Txost 1 taldeak irabazi du Gipuzkoako Txapelketaren 22 urtez azpikoen larruzko paletako finala
2018/06/26 | Lehiaketa
Estefano-Juaristi bikotea 31-35 nagusitu zen Leonet-Erkiziak osatutako Txost 2 taldearen aurka
Klub bereko bi talde izan ziren aurrez aurre Gipuzkoako Txapelketaren 22 urtez azpikoen larruzko paletako finalean, joan den ostiralean (2018-06-22), Donostiako Altza auzoan: Oiartzungo Txost klubeko Txost 1 eta Txost 2 taldeak. Estefano-Juaristi bikotearen Txost 1 nagusitu zen, 31-35eko emaitzarekin, Leonet-Erkiziak osatutako Txost 2ren aurka:
Ekainak 22, ostirala, 17:45, Donostia-Altza
Sei talde lehiatu dira txapelketa honetan: Altzatarra, Gazteleku 1, Gazteleku 2, Real Sociedad, Txost 1 eta Txost 2.
Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma-larruzko paleta 22 urtez azpikoak atalean kontsulta daiteke txapelketaren informazio guztia, esteka honetan: https://bit.ly/2JLU3GS. Eta Argazki galeriak atalean finaleko hainbat irudi daude ikusgai: https://bit.ly/2KqqCpM |
|