Zumaiak eta Mutrikuk jokatuko dute Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren finala, ostiralean
2018/06/20 | Lehiaketa
Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan izango da ikusgai jaialdia, 19:00etatik aurrera; azken zazpi urteotan ere beraiek jokatu dute finala
Zumaiak eta Mutrikuk jokatuko dute 2018ko Gipuzkoako Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren finala, ostiralean, 19:00etan, Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan. Izan ere, ligaxka amaituta, Zumaia sailkatu da lehendabiziko postuan, eta Mutriku izan da bigarren (Donostiarekin berdindu du puntutan, baina aldeko tanto kopuruak finalerako txartela eman dio Mutrikuri); Donostia izan da hirugarren, eta Hondarribia laugarren.
Hauxe izango da finalaren jaialdia:
Ekainak 22, ostirala, 19:00, Mutriku-Miruaitz
2. Jubenilak: ZUMAIA / MUTRIKU
3. Nagusiak: ZUMAIA / MUTRIKU
Pilotari hauek osatu dute Zumaiako taldea aurtengo Herriartekoan: Eduardo Aguirre, Joseba Aguirre, Luken Aizpurua, Julen Cabanillas, Haritz Egaña, Kimetz Etxabe, Luis Etxabe, Josu Gurrutxaga, Iñaki Lopetegi, Julen Lopez, Ander Manterola, Telmo Manterola, Julen Mugerza, Danel Odriozola, Cristian Saez, Gorka Segurola, Unai Uranga eta Ander Ureta. Eta ondorengoek Mutrikukoa: Markel Andonegi, Aitor Andonegi, Hodei Arrillaga, Zuhaitz Arrillaga, Xabier Arrizabalaga, Alain Basterretxea, Joseba Iñaki Eleizgarai, Yon Iparragirre, Amets Lekube, Eneritz Lizardi, Oier Lizardi, Aitor Manzisidor, Mikel Manzisidor, Jon Iñaki Mendizabal, Aratz Mendizabal, Ekaitz Mendizabal, Manex Sasiain, Unai Sasiain, Eñaut Urreisti eta Erlantz Urreisti.
Zumaiak Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren edizio guztietan hartu dute parte, hau da, 21 aldiz, eta 18 final jokatu ditu (aurtengoarekin, 19.a). Mutriku, berriz, 9 aldiz lehiatu da, eta 8 finaletara (aurtengoarekin) iritsi da. Zumaia 8 aldiz izan da txapeldun; hain zuzen ere, txapel gehien dituen herria da: 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2007, 2011 eta 2012 urteetan irabazi zituen finalak. Eta beste 10 bider izan da txapeldunorde: 2004an, 2005ean, 2008an, 2009an, 2010ean, 2013an, 2014an, 2015ean, 2016an eta azkena iazko edizioan. Mutrikuk, berriz, 5 txapel ditu palmaresean, azkeneko bost urteetakoak: 2013, 2014, 2015, 2016 eta 2017. Eta beste 2 aldiz izan da txapeldunorde: 2011n eta 2012an.
Bi herriek, gainera, 7 aldiz jokatu dute finala elkarren aurka, azkeneko zazpi edizioetan, hain justu (aurtengoa 8. aldia izango da finalean aurrez aurre izaten direna). 2011n eta 2012an Zumaiak irabazi zuen, eta 2013tik iaz bitarteko edizioetan Mutrikuk. Ikusteko dago, beraz, Mutrikuk azken urteotako boladari eusten dion, edo Zumaiak txapelketa honetan erakutsi izan duen nagusitasuna berreskuratzen duen. Zorte on denoi!
Herriarteko Zesta-punta Txapelketak utzitako guztia ikusgai dago gure webgunearen Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa-Zesta-punta atalean, esteka honetan klikatuz: https://bit.ly/2MH7gyh |
|