Udaberri Sariko gizonezkoen gomazko paletako finalak, ostiralean, Errenterian
2012/03/14 | Lehiaketa
Txapelketako lehendabiziko finaletan, nagusien 2. mailako lehia jokatuko dute Lagunak 2k eta Goierrik, eta 1. mailakoa Ikasberrik eta Batzokikok; gainontzeko finalak hurrengo bi jardunaldietan izango dira
![]() Udaberri Sariko lehendabiziko finalak izango dira ikusgai, datorren ostiralean (2012-03-16), Errenteriako Fanderia pilotalekuan. Zehazki, bi finaletaz gozatzeko aukera izango da: lehenik, gomazko paleta mutil nagusien 2. mailako lehia jokatuko dute Lagunak 2 eta Goierri taldeek; eta ondoren, 1. mailako finala jokatuko dute Ikasberrik eta Batzokikok. 19:30ean hasiko da jaialdia. Hemen duzue, xehetasun guztiekin:
*Martxoak 16, ostirala, 19:30, Errenteria-Fanderia 1. Gomazko paleta mutil nagusiak, 2. maila: LAGUNAK 2 (Mancebo-Etxeberria) / GOIERRI (Alvarez-Ballina) 2. Gomazko paleta mutil nagusiak, 1. maila: IKASBERRI (Juaristi-Lopetegi) / BATZOKIKO (Ormaetxea-Otegi)
Udaberri Sariko gainontzeko finalak hurrengo bi asteburutan jokatuko dira. Laster emango dizuegu horien berri.
Bitartean, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan kontsulta ditzakezue txapelketa honen inguruko xehetasun guztiak. |
|