Txost klubeko bi talde aurrez aurre 22 urtez azpikoen larruzko paletako Gipuzkoako finalean
2018/06/19 | Lehiaketa
Ostiralean jokatuko dute norgehiagoka, 17:45ean, Donostiako Altza auzoan
Txost klubeko bi talde izango dira aurrez aurre Gipuzkoako Txapelketaren 22 urtez azpikoen larruzko paletako finalean. Ostiralean jokatuko dute norgehiagoka, Donostiako Altza auzoko frontoian, 17:45etik aurrera. Ondoren zehazten dugu jaialdia:
Ekainak 22, ostirala, 17:45, Donostia-Altza
Sei talde lehiatu dira txapelketa honetan: Altzatarra, Gazteleku 1, Gazteleku 2, Real Sociedad, Txost 1 eta Txost 2.
Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma-larruzko paleta 22 urtez azpikoak atalean kontsulta daiteke txapelketaren informazio guztia, esteka honetan: https://bit.ly/2JLU3GS |
|