Gipuzkoako Txapelketa Herrikoiarekin eman diote amaiera aisialdiko paleta taldeen ikasturteari
2018/06/21 | Lehiaketa
Debako bikoteak jantzi ditu aurten txapelak, Azkoitiari finalean irabazita
Emakumezkoen Gipuzkoako Txapelketa Herrikoiarekin eman diote amaiera emakumeen aisialdiko paleta taldeen ikasturteari. Joan den larunbatean (2018-06-16) jokatu zuten, Irurako pilotalekuan. Eta Debako bikoteak jantzi zituen txapelak, finalean Azkoitiari irabazita.
Azkoitia, Deba, Hernani, Mutriku, Oiartzun eta Zizurkil herrietako bikoteek jokatu dute aurten txapelketa. Hauek izena emandako pilotariak:
10:00etan hasi zuten eguna, multzoen zozketarekin. Deba, Azkoitia eta Hernani egokitu ziren A multzoan, eta Mutriku, Oiartzun eta Zizurkilekin osatu zen B multzoa. 10:15ean ekin zioten lehenengo faseari, hau da, itzuli bateko ligaxka multzo bakoitzean. Hauexek izan ziren sailkapen fase horren emaitzak (partidak 15 tanto edo 10 minutura):
Ligaxka amaituta, honela gelditu zen sailkapena: A multzoa
B multzoa
Hamaiketakoaren ondoren hasi zen bigarren fasea, final-laurdenekin. Bi multzoetako lehenengoek finalerdietarako sailkapena lortua zuten, eta bigarren eta hirugarren sailkatuak lehiatu ziren final-laurdenetan (berriz ere partidak 15 tanto edo 10 minutura):
Eta ondoren jokatu ziren finalerdietan ere Azkoitia eta Deba nagusitu ziren (oraingoan partidak 15 tanto edo 15 minutura):
Finalean, azkenik, Debako bikotea nagusitu zen azkoitiarren aurka:
Zorionak parte-hartzaile guztiei eta hurrengo ikasturtera arte!
Webgune honetako Argazki galeriak txokoan daude ikusgai eguneko hainbat irudi: https://bit.ly/2Kr3rzL |
|