Herriartekoa: zestaz eta gomazko paletaz finalera nortzuk sailkatuko diren jakingo dugu asteburuan

2018/06/14 | Lehiaketa

Eskuko lehian, bestalde, finalerdiei ekingo diete

Azken txanpan da dagoeneko 2018ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Palako lehia bukatuta (Oiartzunek irabazi du aurten), jardunaldi gutxi batzuk gelditzen zaizkie gainontzeko espezialitateei ere.

Eskuz, esaterako, finalerdiei ekingo diete jardunaldi honetan Azpeitiak eta Oiartzunek alde batetik eta Azkoitiak eta Ataunek bestetik.

Zesta-puntaz, ligaxkako 6. eta azken jardunaldia jokatuko dute Donostiak, Zumaiak, Hondarribiak eta Mutrikuk. Eta, hala, hurrengo asteburuko finala zein bi herrik jokatuko duten jakingo dugu.

Gomazko paletako lehian ere, hurrengo asteburuko finalera nor sailkatuko den erabakiko da jardunaldi honetan, finalerdien itzulerako jaialdiak jokatuko baitituzte Zumarragak eta Azpeitiak alde batetik eta Donostiak eta Hernanik bestetik.

 

 

 

 

Hauxe da, hain zuzen ere, asteburu honetarako kartelera:

 

Ekainak 14, osteguna


- 19:00, Azpeitia (Urrestilla)-Txikuri: AZPEITIA / ZUMARRAGA  (gomazko paleta)

 

Ekainak 15, ostirala


- 19:15, Zumaia-Aitzuri: ZUMAIA / HONDARRIBIA (zesta-punta)

- 20:30, Hernani-Udalekoa: HERNANI / DONOSTIA (gomazko paleta)

- 22:00, Azpeitia-Frontoi Txiki: AZPEITIA / OIARTZUN (eskua)

- 22:00, Azkoitia-Gurea: AZKOITIA / ATAUN (eskua)

 

Ekainak 16, larunbata


- 09:00, Mutriku-Miruaitz: MUTRIKU / DONOSTIA (zesta-punta)

 

 

 

 

Datorren jardunaldian, ekainaren 24koan, jokatuko dituzte zesta-puntako zein gomazko paletako finalakEskukoa, berriz, ekainaren 30ean izango da, larunbata, arratsaldez, Donostiako Atano III.ean.

 

 

 

 

2018ko edizioan 18 herrik eman zuen izena eskuko lehian, 8 aritu dira palaz, 4 zesta-puntaz eta 16 gomazko paletaz (estreinakoz jokatuko da gomazko paletako lehia). Hauexek dira aurtengo parte-hartzaileak:

 

ESKUA

  1. Aia
  2. Altzo
  3. Andoain
  4. Asteasu
  5. Astigarraga
  6. Ataun
  7. Azkoitia
  8. Azpeitia
  9. Beasain
  10. Bidania-Goiatz
  11. Donostia
  12. Errenteria
  13. Hernani
  14. Oiartzun
  15. Oñati
  16. Tolosa
  17. Zizurkil
  18. Zumaia

 

PALA

  1. Andoain
  2. Deba
  3. Donostia
  4. Errenteria
  5. Lazkao
  6. Oiartzun
  7. Olaberria
  8. Ordizia

 

ZESTA-PUNTA

  1. Donostia
  2. Hondarribia
  3. Mutriku
  4. Zumaia

 

GOMAZKO PALETA

  1. Amasa-Villabona
  2. Andoain
  3. Anoeta
  4. Astigarraga
  5. Azkoitia
  6. Azpeitia
  7. Deba
  8. Donostia
  9. Elgoibar
  10. Errenteria
  11. Hernani
  12. Soraluze
  13. Tolosa
  14. Zestoa
  15. Zumaia
  16. Zumarraga

 

 

 

 

51. edizioa da aurtengoa eskuz, 21.a zesta-puntaz, eta 1.a gomazko paletaz.

Urte hauetan guztietan Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Donostia da bigarren palmaresean, 6 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Azpeitia hirugarren, 6rekin (3tan txapeldunorde). Iazko edizioa Azpeitiak irabazi zuen, eta Astigarraga izan zen txapeldunorde. Azpeitia berriro nagusituko balitz, lehendabiziko herria litzateke lau aldiz jarraian lehia irabazten.

Zesta-puntaz, bestalde, Zumaia da jaun eta jabe, 8 txapelekin (10 aldiz txapeldunorde); Mutriku du atzetik, 5 txapelekin (2 bider azpitxapeldun); eta Tolosa da hirugarren postuan, 4 txapelekin (6tan txapeldunorde). Iazko edizioa Mutrikuk irabazi zuen, eta Zumaia sailkatu zen bigarren.

 

 

 

 

Herriarteko Txapelketaren inguruko informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean dago eskuragarri: https://bit.ly/2sJNuMu. Bertan eta Kartelera txokoan astez asteko jarraipen zehatza egin ahal izango duzue.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba