Federazioen arteko GRAVN Saria, martxan

2012/03/08 | Lehiaketa

Gipuzkoako selekzioak etxean jokatuko du martxoaren 18ko eta apirilaren 15eko jardunaldietan, Errioxaren eta Arabaren aurka, hurrenez hurren; ezker hormako finalerdiak eta trinketeko larruzko paletako zein xareko finalerdiak Gipuzkoan izango dira, apirilaren 22ko asteburuan

Asteburu honetan (2012-03-11) hasiko da 2012ko federazioen arteko GRAVN Saria. Izenak dioen bezala, Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkai eta Nafarroako selekzioak lehiatuko dira txapelketa honetan, bai ezker horman bai trinketean.

 
 

Martxoaren 11tik apirilaren 15a bitarte, lehendabiziko faseko ligaxka jokatuko dute federazio guztiek; Gipuzkoako selekzioak martxoaren 18ko eta apirilaren 15eko jardunaldietan jokatuko du etxean, Errioxaren eta Arabaren aurka, hurrenez hurren. Finalerdiak apirilaren 22ko asteburuan jokatuko dira: ezker hormakoak Gipuzkoan, eta trinketekoak Araban (eskua, gomazko paleta neskak), Nafarroan (gomazko paleta mutilak) eta Gipuzkoan (larruzko paleta eta xarea). Finalak, azkenik, bi asteburutan banatuko dira: Bizkaiak hartuko ditu trinketekoak, apirilaren 29ko jardunaldian; eta Araban izango dira ezker hormakoak, maiatzaren 6ko asteburuan.

 
 

Hauxe izango da, zehatz-mehatz, txapelketaren egutegia:

  
- LIGAXKA -

  • Martxoak 11: Nafarroa / GIPUZKOA eta Errioxa / Bizkaia (Atsedena: Araba)
     
  • Martxoak 18: Araba / Nafarroa eta GIPUZKOA / Errioxa (Atsedena: Bizkaia)
     
  • Martxoak 25: Bizkaia / Araba eta Errioxa / Nafarroa (Atsedena: GIPUZKOA)
     
  • Apirilak 1: Bizkaia / GIPUZKOA eta Araba / Errioxa (Atsedena: Nafarroa)
     
  • Apirilak 15: Nafarroa / Bizkaia eta GIPUZKOA / Araba (Atsedena: Errioxa)
     

- FINALERDIAK -

  • Apirilak 22, Ezker horma: GIPUZKOA
     
  • Apirilak 22, Trinketa: Araba (eskua, gomazko paleta neskak), Nafarroa (gomazko paleta mutilak) eta GIPUZKOA (larruzko paleta eta xarea)
     

- FINALAK -

  • Apirilak 29, Trinketa: Bizkaia
     
  • Maiatzak 6, Ezker horma: Araba

 

 
Informazio gehiago webgune honetako Selekzioak atalean.

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba