Herriarteko Txapelketako larruzko paleta eta pala motzeko lehian finalerdiak jokoan, asteburuan

2018/05/24 | Lehiaketa

Joaneko jaialdiak jokatuko dituzte Errenteriak eta Olaberriak alde batetik eta Lazkaok eta Oiartzunek bestetik; eskuz, final-laurdenetarako txartelak izango dira jokoan; zesta-puntaz, ligaxkako 3. jardunaldia; eta gomazko paletaz final-laurdenei ekingo diete

Badoa pixkanaka aurrera 2018ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Asteburu honetan (2018-05-27), esaterako, finalerdiak jokatuko dituzte larruzko paleta eta pala motzeko lehian. Errenteria eta Olaberria izango dira aurrez aurre alde batetik, ostiralean; eta bestetik, larunbatean, Lazkaok eta Oiartzunek neurtuko dituzte indarrak finalerdien joanekoan. 

Bestetik, eskuz, final-laurdenetarako txartelak izango dira jokoan, final-zortzirenen itzulikoak izango baitira jardunaldi honetan.

Zesta-puntaz, ligaxkako 3. jardunaldia izango da ikusgai.

Eta gomazko paletaz, azkenik, final-laurdenei ekingo diete Zumarragak, Tolosak, Andoainek, Azpeitiak, Donostiak, Soraluzek, Hernanik eta Azkoitiak.

 

 

 

Hauxe da, hain zuzen ere, asteburu honetarako kartelera:

 

Maiatzak 25, ostirala


- 18:30, Donostia-Carmelo Balda: DONOSTIA / MUTRIKU (zesta-punta)

- 19:00, Zumarraga-Beloki: ZUMARRAGA / TOLOSA (gomazko paleta)

- 19:00, Zizurkil-Intxaur: ZIZURKIL / ANDOAIN (eskua)

- 19:30, Hernani-Udalekoa: HERNANI / ALTZO (eskua)

- 19:30, Andoain-Arrate: ANDOAIN / AZPEITIA (gomazko paleta)

- 19:30, Oñati-Zubikoa: OÑATI / BIDANIA-GOIATZ (eskua)

- 19:30, Errenteria-Agustina Otaola: ERRENTERIA / OLABERRIA (larruzko paleta eta pala motza)

- 19:30, Beasain-Antzizar: OIARTZUN / BEASAIN (eskua)

- 20:00, Donostia-Loiola: DONOSTIA / SORALUZE (gomazko paleta)

- 22:00, Azpeitia-Frontoi Txiki: AZPEITIA / TOLOSA (eskua)

- 22:00, Azkoitia-Gurea: AZKOITIA / DONOSTIA (eskua)

 

Maiatzak 26, larunbata


- 11:00, Lazkao-Joxe Miel Barandiaran: LAZKAO / OIARTZUN (larruzko paleta eta pala motza)

- 16:30, Azkoitia-Gurea: HERNANI / AZKOITIA (gomazko paleta)

- 18:30, Errenteria-Agustina Otaola: ATAUN / ERRENTERIA (eskua)

 

Maiatzak 27, igandea


- 10:30, Astigarraga-Udalekoa: ASTIGARRAGA / ASTEASU (eskua)

- 11:30, Hondarribia-Jostaldi: HONDARRIBIA / ZUMAIA (zesta-punta)

 

 

 

 

2018ko edizioan 18 herrik eman du izena eskuko lehian, 8 ariko dira palaz, 4 zesta-puntaz eta 16 gomazko paletaz (estreinakoz jokatuko da gomazko paletako lehia). Hauexek dira aurtengo parte-hartzaileak:

 

ESKUA

  1. Aia
  2. Altzo
  3. Andoain
  4. Asteasu
  5. Astigarraga
  6. Ataun
  7. Azkoitia
  8. Azpeitia
  9. Beasain
  10. Bidania-Goiatz
  11. Donostia
  12. Errenteria
  13. Hernani
  14. Oiartzun
  15. Oñati
  16. Tolosa
  17. Zizurkil
  18. Zumaia

 

PALA

  1. Andoain
  2. Deba
  3. Donostia
  4. Errenteria
  5. Lazkao
  6. Oiartzun
  7. Olaberria
  8. Ordizia

 

ZESTA-PUNTA

  1. Donostia
  2. Hondarribia
  3. Mutriku
  4. Zumaia

 

GOMAZKO PALETA

  1. Amasa-Villabona
  2. Andoain
  3. Anoeta
  4. Astigarraga
  5. Azkoitia
  6. Azpeitia
  7. Deba
  8. Donostia
  9. Elgoibar
  10. Errenteria
  11. Hernani
  12. Soraluze
  13. Tolosa
  14. Zestoa
  15. Zumaia
  16. Zumarraga

 

 

 

 

Lehendabiziko finala palako txapelketarena izango da, ekainaren 10eko asteburuan. Ondoren, zesta-puntako zein gomazko paletako finalen txanda izango da, ekainaren 24ko jardunaldian. Azkenik, eskuko finala ekainaren 30ean jokatuko da, larunbata, Donostiako Atano III.ean.

 

 

 

51. edizioa izango da aurtengoa eskuz, 28.a palaz, 21.a zesta-puntaz, eta 1.a gomazko paletaz.

Urte hauetan guztietan Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Donostia da bigarren palmaresean, 6 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Azpeitia hirugarren, 6rekin (3tan txapeldunorde). Iazko edizioa Azpeitiak irabazi zuen, eta Astigarraga izan zen txapeldunorde. Azpeitia berriro nagusituko balitz, lehendabiziko herria litzateke lau aldiz jarraian lehia irabazten.

Palaz, Donostiak ditu txapel gehien, 7 (6 aldiz izan da txapeldunorde); Andoain da bigarren postuan, 6 txapelekin (5 bider azpitxapeldun); eta Errenteria eta Olaberria dira hirugarren postuan, 5na txapelekin (biak bi ediziotan txapeldunorde). Andoainek irabazi zuen iaz, eta Deba izan zen txapeldunorde.

Zesta-puntaz, azkenik, Zumaia da jaun eta jabe, 8 txapelekin (10 aldiz txapeldunorde); Mutriku du atzetik, 5 txapelekin (2 bider azpitxapeldun); eta Tolosa da hirugarren postuan, 4 txapelekin (6tan txapeldunorde). Iazko edizioa Mutrikuk irabazi zuen, eta Zumaia sailkatu zen bigarren.

 

 

 

Herriarteko Txapelketaren inguruko informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean dago eskuragarri: https://bit.ly/2sJNuMu. Bertan eta Kartelera txokoan astez asteko jarraipen zehatza egin ahal izango duzue.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba