Zabalik da denboraldiko azken blokeko txapelketetan izena emateko epea
2012/03/07 | Izen-emateak
Herriarteko Txapelketan, Udaberri eskuz banaka 4 1/2ko lehian eta Errendimenduko Udaberri Sarian eman daiteke izena, martxoaren 28ra arte
Dagoeneko zabalik da 2011-12 denboraldiko azken blokeko txapelketetan izena emateko epea. Zehazki, hauexek dira aukerak: Herriarteko Txapelketa-Kutxa Saria (eskua, pala eta zesta-punta), Udaberri Saria (eskuz banaka 4 1/2an) eta Errendimenduko Udaberri Saria (2. urteko alebinak eta infantilak, eskuz binaka). Guztietan martxoaren 28a, asteazkena, izango da izena emateko azken eguna.
Ondoren zehaztuko ditugu, banan-banan, txapelketa hauek guztiak:
HERRIARTEKO TXAPELKETA
- Aurreikusitako egutegia: maiatzaren 13tik uztailaren 8ra bitartean. - Izena emateko azken eguna: martxoaren 28a, asteazkena (izen-emate orria eta errolda agiriak).
UDABERRI SARIA (4 1/2)
- Aurreikusitako egutegia: apirilaren 22tik ekainaren 24ra bitartean. - Izena emateko azken eguna: martxoaren 28a, asteazkena.
ERRENDIMENDUKO UDABERRI SARIA
- Aurreikusitako egutegia: apirilaren 22tik ekainaren 30era bitartean. - Izena emateko azken eguna: martxoaren 28a, asteazkena.
Webgune honetako Lehiaketak atalean aurkituko duzue txapelketa hauen inguruko informazio guztia, eta baita dokumentuak deskargatzeko aukera ere (araudiak, izen-emate orriak, eranskinak...). Behin lehiak hasita hauen jarraipena ere egin ahal izango duzue bertan. |
|