Muneta-Bordagaray, Kutxa Sariko txapeldunak
2012/03/07 | Lehiaketa
Housset-Serrek bigarren postuarekin konformatu behar izan dute; Promozio Sariko finalean, Andueza-Ugalde bikoa Garmendia-Senper baino gehiago izan da
Muneta-Bordagaray bikoteak jantzi ditu 2011-12ko Ezker Hormako Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Sariko txapelak. 5. edizio honetako finalak joan den igandean (2012-03-04) jokatu ziren, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Gorrikoek 30-21 hartu zituzten mendean Housset-Serre Kutxa Sari Nagusiko final handian. Promozio Sariko lehia, bestalde, Andueza-Ugalde bikoak irabazi du, Garmendia-Senper bikoteari 30-23 irabazita.
*Martxoak 4, igandea, 11:00etan, Tolosa-Beotibar 1. Promozio Sariko finala: ANDUEZA-UGALDE 30 / Garmendia-Senper 21 2. Kutxa Sariko finala: MUNETA-BORDAGARAY 30 / Housset-Serre 23
Susana Muneta pilotari nafarrarentzat bigarren txapela da azken hau Ezker Hormako Kutxa Sarian. 2010ean jantzi zuen lehendabizikoa, oraingo honetan bere aurkari izan den Serrerekin bikotea osatuta. Hona hemen urtez urteko palmaresa:
- 1. edizioa (2008): Elguezabal-Mendizabal - 2. edizioa (2009): Elguezabal-Arozena - 3. edizioa (2010): Muneta-Serre - 4. edizioa (2011): Etchelecu-Montes - 5. edizioa (2012): Muneta-Bordagaray
Informazio gehiago www.blogak.com/emakumeapilotari atarian eta webgune honetako Lehiaketa atalean. Argazki galeriak txokoan, bestalde, txapelketaren hainbat irudi daude ikusgai. |
|