Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako txapelak, Urnieta, Hernani eta Behar Zanarentzat
2012/02/08 | Lehiaketa
Urnieta 3k irabazi du kadeteetan, Urnieta 4k jubeniletan, Hernani 2k nagusien 2. mailan eta, azkenik, Behar Zana 2k nagusien 1. mailan
Dagoeneko amaitu da Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako eskuz banakako lehia, aurreko bi asteburuetan jokatu baitziren final guztiak. Urnietak (kadeteen eta jubenilen mailan), Hernanik (nagusien 2. mailan) eta Behar Zanak (nagusien 1. mailan) eraman dituzte txapelak etxera. Eskuz binakako lehiaren txanda da orain; gomazko paletakoa, azkenik, laster sartuko da azken txanpan.
Ondoren zehazten ditugu mailaz mailako finalak:
- Eskuz banaka, kadeteak: Urnieta 1 (Ezenarro) 22 / URNIETA 3 (Imaz) 30
- Eskuz banaka, nagusien 2. maila: HERNANI 2 (Alvarez) 40 / Eple 2 (Aranburu) 21
Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan kontsulta ditzakezue txapelketa honen inguruko xehetasun guztiak. |
|