Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako azken finala, larunbatean, Irunen
2012/02/02 | Lehiaketa
Nagusien 2. mailako finalean, Hernani 2 eta Eple 2 izango dira aurrez aurre; Urnieta 3k, Urnieta 4k eta Behar Zana 2k irabazi dizuzte, hurrenez hurren, kadeteen, jubenilen eta nagusien 1. mailakoak
![]() Larunbat honetan, otsailak 4, jokatuko da Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako eskuz banakako azken finala, nagusien 2. mailakoa, hain justu. Irungo Artaleku trinketean izango da, 13:15ean hasiko den jaialdian 4. partida. Hernani 2 (Alvarez) eta Eple 2 (Aranburu) taldeek neurtuko dituzte indarrak; lehenak 34-40 irabazi zion Hernani 1 (San Sebastian) taldeari finalerdietan, eta bigarrenak 33-40 hartu zuen mendean Orio 2 (Lertxundi). Jaialdiko gainontzeko partidak eskuz binakako neurketak izango dira, espezialitate horretako lehia hasiko baita asteburu honetan.
Hona hemen finalaren programazioa:
*Otsailak 4, larunbata, 13:15, Irun-Artaleku trinketa
Aurreko astean, bestetik, eskuz banakako gainontzeko finalak jokatu ziren, Irungo Artalekun. Kadeteen mailako lehian, Urnieta 3k (Imaz) 22-30 irabazi zion Urnieta 1 (Ezenarro) taldeari. Jubeniletan, Urnieta 4k (Loitegi) jantzi zuen txapela, Urnieta 3ri (Lizaso) 35-15 irabazita. Eta nagusien 1. mailako finalean, azkenik, Behar Zana 2 (Esnaola) gailendu zitzaion, lehia estuan, Usurbil 3ri (Landa), 39-40.
Informazio gehiago, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan. |
|