Ilunpe 1 taldeak irabazi du erremonteko Gipuzkoako Txapelketa

2011/12/15 | Lehiaketa

Iturzaeta-Otaegi bikoteak 27-40 hartu zuen mendean Zumaiako Segurola-Arizaga bikoa

Ilunpe 1 taldeak (Iturzaeta-Otaegi) irabazi du Ezker Hormako Elkarteen Arteko Txapelketaren erremonteko finala. Azpeitiko taldeak 27-40 hartu zuen mendean Zumaia (Segurola-Arizaga), joan den larunbatean (2011-12-10) Hernaniko Galarreta frontoian jokatutako norgehiagokan. Ondoren zehazten dugu jaialdia:


 *Abenduak 10, larunbata, 10:30, Hernani-Galarreta

1. Erremontea, nagusiak: Zumaia (Arizaga-Segurola)  27   / ILUNPE 1 (Iturzaeta-Otaegi)  40

 

Zumaia (Arizaga-Segurola) zuzenean sailkatu zen finalera, ligaxkako partida guztiak irabazi zituelako eta besteek baino aldeko tanto kopuru hobea zuelako. Ilunpe 1 taldeak (Iturzaeta-Otaegi), aldiz, finalerdietan lehiatu behar izan zuen beste tokiaren bila; Ilunpe 2 taldeari (Aizpuru-Bengoetxea) irabazi zion (2011-12-03), 40-28ko emaitzarekin.

 

Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue. Bestetik, Argazki galeriak atalean finaleko hainbat irudi daude ikusgai.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba