Zumaiak eta Ilunpe 1ek jokatuko dute Gipuzkoako Txapelketako erremonteko finala
2011/12/07 | Lehiaketa
Larunbatean, hilak 10, izango da, 10:30ean, Galarretan
Larunbat honetan (2011-12-10) jokatuko da, Hernaniko Galarreta frontoian, Ezker Hormako Elkarteen Arteko Txapelketako erremonteko finala, 10:30ean hasita. Zumaia eta Ilunpe 1 taldeak izango dira aurrez aurre. Ondoren zehazten dugu jaialdia: *Abenduak 10, larunbata, 10:30, Hernani-Galarreta 1. Erremontea, nagusiak: ZUMAIA (Arizaga-Segurola) / ILUNPE 1 (Iturzaeta-Otaegi)
Zumaia (Arizaga-Segurola) zuzenean sailkatu da finalera, ligaxkako partida guztiak irabazi zituelako eta besteek baino aldeko tanto kopuru hobea zuelako. Ilunpe 1 taldeak (Iturzaeta-Otaegi), aldiz, finalerdietan lehiatu behar izan zuen beste tokiaren bila; Ilunpe 2 taldeari (Aizpuru-Bengoetxea) irabazi zion joan den astean (2011-12-03) jokatutako finalerdia, 40-28ko emaitzarekin.
Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue. |
|