Loiolatarra eta Zarautz, Gipuzkoako txapeldunak gomazko paletan
2011/12/02 | Lehiaketa
Hurrenez hurren, Aia eta Lagunak taldeei gailendu zitzaizkien nagusien 1. mailako eta 2. mailako finaletan
Loiolatarra (Peluaga-Huegun) eta Zarautz (Landa-Azpeitia) dira Gipuzkoako txapeldun berriak gomazko paletan. Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketan, nagusien 1. mailako txapelak jantzi zituzten loiolatarrek, Aiako taldeari (Aizpuru-Eizmendi) finalean 19-25 irabazita. 2. mailako txapelak zarauztarrentzat izan dira; Lagunak taldea (Etxeberria-Gallastegi) hartu zuten mendean finalean, 25-14ko emaitzarekin. Donostiako Loiola auzoko frontoian ospatu zen jaialdia, joan den ostiralean (2011-11-25):
*Azaroak 25, ostirala, 19:00, Donostia-Loiola 1. Gomazko paleta mutil nagusiak, 2. maila: ZARAUTZ (Landa-Azpeitia) 25 / Lagunak (Etxeberria-Gallastegi) 14 2. Gomazko paleta mutil nagusiak, 1. maila: Aia (Aizpuru-Eizmendi) 19 / LOIOLATARRA (Peluaga-Huegun) 25
Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue. Argazki galeriak atalean, gainera, finaletako irudiak daude ikusgai. |
|