Behar Zanak irabazi du Trinketeko Udazkena Saria
2011/12/01 | Lehiaketa
40-20 gailendu zitzaion Mundarrori Irungo Artalekun jokatutako finalean
![]() Villabonako Behar Zana taldeak (Arruti-Esnaola) irabazi du 2011-12ko Trinketeko Udazkena Saria (eskuz binaka nagusien mailako lehia da). 40-20 hartu zuen mendean Astigarragako Mundarro taldea (Lizeaga-Salaberria), Irungo Artalekun joan den larunbatean (2011-11-26) jokatutako finalean. Ondoren zehazten dugu jaialdia:
1. Eskuz binaka, nagusiak: BEHAR ZANA (Arruti-Esnaola) 40 / Mundarro (Lizeaga-Salaberria) 20
Behar Zanak finalerako zuzeneko txartela lortu zuen txapelketa honetan, sailkapeneko ligaxka lehendabiziko postuan bukatu zuelako. Eta bigarren eta hirugarren sailkatuek, Loiolatarra 1ek (I. Aldazabal-Ortiz de Arri) eta Mundarrok (Lizeaga-Salaberria), aldiz, finalerdietan neurtu behar izan zituzten indarrak finalerako beste txartela eskuratu ahal izateko. Mundarrok egin zuen azkenean aurrera, 40-29 irabazita.
Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue. |
|