Martxan da Ezker Hormako VI. Emakumea Pilotari Txapelketa
2011/11/04 | Lehiaketa
12 bikote izango dira nor baino nor; abenduaren 23an jokatuko dira finalak, Hernanin
2011-2012 denboraldian ere jokatuko dira Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolaturiko Emakumea Pilotari Txapelketak. Ezker Hormakoa larunbat honetan bertan jarriko da abian (2011-11-05), eta abendura arte luzatuko da.
Egutegian gero eta finkatuago dagoen hitzordua da, Gipuzkoako lizentzia duten pilotarientzat mugarri garrantzitsua, eta pilotari askok hartuko dute parte. Hain zuzen ere, eta ordezko pilotariak aintzat hartu gabe, guztira 24 pilotari izango dira nor baino nor. Ondoren zehazten ditugu maila bakoitzeko bikoteak: 1. MAILA
2. MAILA
Aurreko edizioetan bezala, honako ezaugarriak izango ditu txapelketak:
- Pilotarien mailaketa: bikoteak ahalik eta orekatuak izateko, rankin bidez, lehen aurrelaria azken atzelariarekin eta hurrenkera horretan parekatu dira. - Egoitzak: partidak larunbat arratsaldetan jokatuko dira, 16:30ean hasita, Gipuzkoako pilotaleku ezberdinetan, ahalik eta lekurik gehienetara heltzeko asmoz. Zehazki, hauexek izango dira egoitzak:
Lehiaketa sistemari dagokionean, bai 1. mailan bai 2. mailan denek denen aurkako ligaxka jokatuko dute lehendabiziko fasean, abenduaren 3ra bitarte. Multzo bakoitzeko lehendabiziko sailkatuek finalerako zuzeneko txartela lortuko dute. Eta bigarren eta hirugarren sailkatutakoek finalerdiei egin beharko diete aurre. Esan bezala, finalerdiak Tolosan izango dira ikusgai, abenduaren 17an. Eta Hernanin jokatuko dira finalak, abenduaren 23an.
Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan txapelketari jarraipena egin ahal izango diozue. www.blogak.com/emakumeapilotari gunean ere informazio gehiago dago eskuragarri. |
|