2011-12 denboraldirako lehen izen-emateak, zabalik
2011/07/14 | Izen-emateak
Uztailaren 20an eta 29an bukatuko dira izena emateko epeak
![]() 2010-11 denboraldia amaitu berri den honetan, dagoeneko zabalik dira 2011-12rako lehendabiziko izen-emateak. Zehazki, Enrique Abril Errebote Txapelketan, Gazte mailako Gipuzkoako Errebote Txapelketan, Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Pala Txapelketan, Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketan eta Trinketeko Udazkena Sarian eman daiteke izena.
Ondoren zehaztuko ditugu, banan-banan, txapelketa hauek guztiak:
ENRIQUE ABRIL ERREBOTE TXAPELKETA
- Aurreikusitako egutegia: abuztuaren 28tik aurrera. - Izena emateko azken eguna: uztailaren 29a.
GAZTE MAILAKO GIPUZKOAKO ERREBOTE TXAPELKETA
- Aurreikusitako egutegia: abuztuaren 28tik aurrera. - Izena emateko azken eguna: uztailaren 29a.
EZKER HORMAKO ELKARTEEN ARTEKO GIPUZKOAKO PALA TXAPELKETA
- Aurreikusitako egutegia: irailetik abendu-urtarrilera. - Izena emateko azken eguna: uztailaren 20a.
EZKER HORMAKO ELKARTEEN ARTEKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA
- Aurreikusitako egutegia: irailaren 19tik abenduaren 25era bitartean. - Izena emateko azken eguna: uztailaren 20a.
TRINKETEKO UDAZKENA SARIA
- Aurreikusitako egutegia: irailaren 18tik azaroaren 27ra bitartean. - Izena emateko azken eguna: uztailaren 20a. |
|