Hernani (eskua), Andoain (pala) eta Zumaia (zesta-punta), Herriarteko txapeldunak

2011/07/03 | Lehiaketa

Donostia, Oiartzun eta Mutriku izan dira, hurrenez hurren, txapeldunorde

Hernanirentzat (eskuko lehian), Andoainentzat (pala) eta Zumaiarentzat (zesta-punta) izan dira 2010-11ko Herriarteko Txapelketa-Kutxa Sariko txapelak. Hurrenez hurren, Donostia, Oiartzun eta Mutriku sailkatu dira bigarren postuan.

 

Ondoren azalduko ditugu txapelketa bakoitzaren inguruko xehetasunak:

 

 

 

ESKUA (44. EDIZIOA)

 

- Txapelduna: Hernani; txapeldunordea: Donostia. Finaleko jaialdia:

          *Ekainak 26, igandea, 10:30, Donostia-Atano III.a: HERNANI  2 / DONOSTIA  1
               Kadeteak: E.Altuna-J.Altuna  10 / Chiapuso-Aranguren  22
               Jubenilak: Lujanbio-Murgiondo  22 / Cristobal-Manzisidor  5
               Nagusiak: Ojuel-Gorrotxategi  22 / Baez-Fernandez  6

 

- Hernanik 4. txapela gehitu dio Herriarteko Txapelketako bere palmaresari (2000, 2002, 2005 eta 2011).

 

- Donostiak, berriz, 5 txapel lortuak ditu (1983, 1985, 1986, 1987 eta 1998).

 

- Parte-hartzea: 22 herri, iaz baino 1 gutxiago: ALBIZTUR, ALEGIA, AMASA-VILLABONA, AMEZKETA, ANDOAIN, ARRASATE, ASTIGARRAGA, ATAUN, AZKOITIA, AZPEITIA, BERGARA, BERROBI, BIDEGOIAN, DONOSTIA, ELGOIBAR, ERRENTERIA, HERNANI, LASARTE-ORIA, OIARTZUN, SORALUZE, USURBIL, ZALDIBIA. Iaztik baja izan dira Aretxabaleta, Eskoriatza, Tolosa eta Zestoa; eta alta, berriz, Berrobi, Errenteria eta Zaldibia.  

 

- Kanporaketak (joan-etorria).

 

- Eskuz binaka kadete, jubenil eta nagusietan.

 

 

PALA (21. EDIZIOA)

 

- Txapelduna: Andoain; txapeldunordea: Oiartzun. Finaleko jaialdia:

          *Ekainak 11, larunbata, 17:00, Deba-Aldats: ANDOAIN 1 / Oiartzun 1
               Larruzko paleta: Lete-Iradi (Andoain)  27 / Aizpuru-Garcia (Oiartzun)  35
               Pala motza: Altuna-Zabala (Andoain)  40 / Ezkerro-Argote (Oiartzun)  24

 

- Azken bi urtetako txapelei hirugarrena gehitu dio Andoainek (2009, 2010, 2011).

 

- Oiartzunek bi ditu (1996 eta 2001).

 

- Parte-hartzea: 8 herri, iaz baino 1 gutxiago: ANDOAIN, DEBA, DONOSTIA, ERRENTERIA, OIARTZUN, OLABERRIA, ORDIZIA, URNIETA. Usurbil izan da baja.

 

- Kanporaketak (joan-etorria).

 

- Larruzko paleta eta pala motza, nagusietan.

 

 

ZESTA-PUNTA (14. EDIZIOA)

 

Txapelduna: Zumaia; txapeldunordea: Mutriku. Finaleko jaialdia:

          *Ekainak 17, ostirala, 20:00, Mutriku-Miruaitz: ZUMAIA 2  / MUTRIKU 1
               Kadeteak: Alday-Agirre  30 /  Goenaga-Arrizabalaga  27
               Jubenilak: Uranga-Osa  35  /  Andonegi-Antia  13
               Nagusiak: Erkiaga-Zabala  20 /  Elezgarai J.-Elezgarai I.  35

 

- Bere palmaresean 7. txapela da azken hau Zumaiarentzat (1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2007 eta 2011).

 

- Mutrikuk, berriz, oraindik ez du txapelik jantzi ahal izan

 

- Parte-hartzea: 4 herri, iaz baino bat gehiago: DONOSTIA, MUTRIKU, TOLOSA, ZUMAIA. Mutriku izan da alta hori.

 

- Ligaxka (joan-etorria).

 

-Zesta-punta kadete, jubenil eta nagusietan.

 

 

Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa ataletan. Finaletako argazkiak ere ikusgai daude Galeria-n.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba