Zubizarreta (alebinak) eta Urdapilleta (infantilak), Talentudunen Txapelketako irabazleak

2011/06/23 | Lehiaketa

Alberdi eta Egiguren izan dira txapeldunordeak maila horietan, hurrenez hurren

Zubizarretak (Lapke, 2. urteko alebinak) eta Urdapilletak (Aurrera Saiaz, infantila) irabazi dute 2010-11ko Talentudunen Gipuzkoako Txapelketa. Zestoan izan zen jaialdia, ekainaren 18an, larunbata. Zubizarretak Ilunpeko Alberdiri irabazi zion, 16-5; Urdapilletak, bere aldetik, Txapagaingo Egiguren hartu zuen mendean, 16-12.

 

Ondoren zehazten dugu jaialdia: 


*Ekainak 18, larunbata, 17:00, Zestoa

1. Eskuz banaka, 2. urteko alebinak: ZUBIZARRETA (Lapke)  16 /  Alberdi (Ilunpe)  5
2. Eskuz banaka, infantilak: URDAPILLETA (Aurrera Saiaz)  16 /  Egiguren (Txapagain)  12

 

27 pilotarik hartu dute parte Talentudunen Gipuzkoako Txapelketan, 12 2. urteko alebinen mailan eta 15 infantil mailan. Eskuz banaka lehiatu dira, alebinak 4aren barruan eta infantilak 4 t'erdiaren barruan.

 

Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan. Finaleko argazkiak ere ikusgai daude Galeria atalean.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba