Hernanik eta Donostiak jokatuko dute Herriarteko Txapelketako eskuko finala
2011/06/22 | Lehiaketa
10:30ean hasiko da jaialdia, Donostiako Atano III.ean
![]() Hernanik eta Donostiak jokatuko dute, igande honetan, Herriarteko Eskuko Txapelketa-Kutxa Sariko finala. 10:30ean hasiko da jaialdia, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Finalerdietan, Hernanik Oiartzun utzi zuen atzean, 1-5 irabazita (12-22, 11-22, 7-22; 19-22, 22-20, 5-22; 76 tanto Oiartzunek, 130 Hernanik). Eta Donostiak 3na berdindu zuen Azkoitiarekin, baina aldeko tanto kopuruari esker egin zuen aurrera (22-21, 22-18, 22-19; 20-22, 21-22, 3-22; 110 tanto egin zituen Azkoitiak, eta 124 Donostiak).
Ondoren zehazten dugu jaialdia:
Hernanik 3 txapel ditu irabaziak Herriarteko Txapelketan (2000, 2002 eta 2005); eta 6 aldiz izan da txapeldunorde, azken bi edizioetan, besteak beste (Bergararen aurka galdu zuen 2009koa, eta Azpeitiaren kontra iazkoa). Donostiak, berriz, 5 txapel lortuak ditu (1983, 1985, 1986, 1987 eta 1998); eta podiumeko bigarren koskatxoarekin konformatu behar izan du beste hiru aldiz, azkena 2008an (Azpeitiaren aurka galdu zuenean).
Gogoratu behar dugu 34 herrik hartu dutela parte aurtengo Herriarteko Txapelketan, iaz baino 1 gutxiago. - Eskuz (44. edizioa bete du dagoeneko) 22 herri, iaz baino 1 gutxiago. Iaztik baja izan dira Aretxabaleta, Eskoriatza, Tolosa eta Zestoa; eta alta, berriz, Berrobi, Errenteria eta Zaldibia. - Palako lehian (21. edizioa) ere iaz baino 1 gutxiago, 8, hain zuzen ere. Usurbil izan da baja. - Eta zesta-puntaz (14. edizioa), azkenik, 4, iaz baino 1 gehiago. Mutriku izan da alta hori.
Hemen doazkizue, zehatz-mehatz, espezialitate bakoitzeko hainbat datu:
ESKUA - Kanporaketak (joan-etorria). - Eskuz binaka kadete, jubenil eta nagusietan. - Parte-hartzaileak, 22: ALBIZTUR, ALEGIA, AMASA-VILLABONA, AMEZKETA, ANDOAIN, ARRASATE, ASTIGARRAGA, ATAUN, AZKOITIA, AZPEITIA, BERGARA, BERROBI, BIDEGOIAN, DONOSTIA, ELGOIBAR, ERRENTERIA, HERNANI, LASARTE-ORIA, OIARTZUN, SORALUZE, USURBIL, ZALDIBIA - Egutegia: Final-hamaseirenak: maiatzak 1 + maiatzak 8 Final-zortzirenak: maiatzak 15 + maiatzak 22 Final-laurdenak: maiatzak 29 + ekainak 5 Finalerdiak: ekainak 12 + ekainak 19 Finala: ekainak 26
PALA - Kanporaketak (joan-etorria). - Larruzko paleta eta pala motza, nagusietan. - Parte-hartzaileak, 8: ANDOAIN, DEBA, DONOSTIA, ERRENTERIA, OIARTZUN, OLABERRIA, ORDIZIA, URNIETA - Egutegia: Final-laurdenak: maiatzak 15 + maiatzak 22 Finalerdiak: maiatzak 29 + ekainak 5 Finala: ekainak 12
ZESTA-PUNTA
- Zesta-punta kadete, jubenil eta nagusietan. - Parte-hartzaileak, 4: DONOSTIA, MUTRIKU, TOLOSA, ZUMAIA - Egutegia: Ligaxkako jardunaldiak (6): maiatzak 8, 15, 22 eta 29 + ekainak 5 eta 12 Finala: ekainak 19
Webgune honetako Lehiaketak eta Karteldegia ataletan aurki daiteke Herriarteko Txapelketaren inguruko informazio guztia: zozketen emaitzak eta kanporaketak, astez asteko partiden egutegia, emaitzak, araudia... |
|