Zumaia / Mutriku, Herriarteko Zesta-punta Txapelketa-Kutxa Sariko finala, ostiralean
2011/06/15 | Lehiaketa
20:00etan izango da jaialdia, Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan
![]() Ostiral honetan jokatuko da Herriarteko Zesta-punta Txapelketa-Kutxa Sariko finala, 20:00etan, Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan. Zumaia eta Mutriku izango dira aurrez aurre. Ligaxka amaituta, lehen postuan sailkatu da Mutriku, 11 punturekin (6 partida jokatuta, 5 irabazita eta 1 galduta); eta bigarren izan da Zumaia, 10 punturekin (6 partida jokatuta, 4 irabazita eta 2 galduta). Tolosa izan da hirugarren, 8 punturekin (6 partida jokatuta, 2 irabazita eta 4 galduta). Eta, azkenik, Donostia laugarren, 7 punturekin (6 partida jokatuta, 1 irabazita eta 5 galduta). Lehen eta bigarren postuan sailkatutakoek lortu dute, beraz, finalerako zuzeneko txartela.
Ondoren zehazten dugu jaialdia:
Zumaiak 6 txapel ditu irabaziak Herriarteko Txapelketan (1999, 2000, 2001, 2002, 2003 eta 2007). Mutrikurentzat, berriz, lehendabiziko txapela janzteko aukera izango da final hau.
Bestetik, eskuko lehian herri finalistak zeintzuk izango diren jakingo dugu asteburu honetan, finalerdien itzuliko partidak jokatuko baitira: Hernani / Oiartzun eta Donostia / Azkoitia.
Gogoratu behar dugu 34 herri ari direla parte hartzen aurtengo Herriarteko Txapelketan, iaz baino 1 gutxiago. - Eskuz (44. edizioa bete du dagoeneko) 22 herri, iaz baino 1 gutxiago. Iaztik baja dira Aretxabaleta, Eskoriatza, Tolosa eta Zestoa; eta alta, berriz, Berrobi, Errenteria eta Zaldibia. - Palako lehian (21. edizioa) ere iaz baino 1 gutxiago, 8, hain zuzen ere. Usurbil da baja. - Eta zesta-puntaz (14. edizioa), azkenik, 4, iaz baino 1 gehiago. Mutriku da alta hori.
Hemen doazkizue, zehatz-mehatz, espezialitate bakoitzeko hainbat datu:
ESKUA - Kanporaketak (joan-etorria). - Eskuz binaka kadete, jubenil eta nagusietan. - Parte-hartzaileak, 22: ALBIZTUR, ALEGIA, AMASA-VILLABONA, AMEZKETA, ANDOAIN, ARRASATE, ASTIGARRAGA, ATAUN, AZKOITIA, AZPEITIA, BERGARA, BERROBI, BIDEGOIAN, DONOSTIA, ELGOIBAR, ERRENTERIA, HERNANI, LASARTE-ORIA, OIARTZUN, SORALUZE, USURBIL, ZALDIBIA - Egutegia: Final-hamaseirenak: maiatzak 1 + maiatzak 8 Final-zortzirenak: maiatzak 15 + maiatzak 22 Final-laurdenak: maiatzak 29 + ekainak 5 Finalerdiak: ekainak 12 + ekainak 19 Finala: ekainak 26
PALA - Kanporaketak (joan-etorria). - Larruzko paleta eta pala motza, nagusietan. - Parte-hartzaileak, 8: ANDOAIN, DEBA, DONOSTIA, ERRENTERIA, OIARTZUN, OLABERRIA, ORDIZIA, URNIETA - Egutegia: Final-laurdenak: maiatzak 15 + maiatzak 22 Finalerdiak: maiatzak 29 + ekainak 5 Finala: ekainak 12
ZESTA-PUNTA
- Zesta-punta kadete, jubenil eta nagusietan. - Parte-hartzaileak, 4: DONOSTIA, MUTRIKU, TOLOSA, ZUMAIA - Egutegia: Ligaxkako jardunaldiak (6): maiatzak 8, 15, 22 eta 29 + ekainak 5 eta 12 Finala: ekainak 19
Webgune honetako Lehiaketak eta Karteldegia ataletan aurki daiteke Herriarteko Txapelketaren inguruko informazio guztia: zozketen emaitzak eta kanporaketak, astez asteko partiden egutegia, emaitzak, araudia... |
|