Lehia guztiak martxan Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan

2025/05/07 | Lehiaketa

Hasita dauden eskuzko eta gomazko paletako txapelketei palakoa eta zesta-puntakoa gehituko zaizkie, jardunaldi honetan; larruzko paletaz eta pala motzez, Azpeitia, Deba, Donostia eta Ordizia herriek ekingo diote txapelketari, eta zesta-puntaz, Zumaiak eta Mutrikuk

Lehia guztiak martxan izango dira, jardunaldi honetan, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan, dagoeneko hasita dauden eskuzko eta gomazko paletako txapelketei palakoa eta zesta-puntakoa gehituko baitzaizkie.

Eskuzfinal-hamaseirenen itzulerako jaialdiak jokatuko dituzte Oñatik eta Alegiak, Zegamak eta Astigarragak, Zestoak eta Lazkaok, Usurbilek eta Eibarrek, Azpeitiak eta Adunak, Azkoitiak eta Aretxabaletak eta Amezketak eta Amasa-Villabonak. Joanekoan 3-0 irabazi zuen Alegiak, 3-0 Astigarragak, 1-2 Zestoak, 2-1 Eibarrek, 0-3 Azpeitiak, 0-3 Azkoitiak eta 0-3 Amezketak.

Gomazko paletaz ere final-hamaseirenen itzulerakoak jokatuko dituzte, Lasarte-Oriak eta Zarautzek alde batetik eta Zumaiak eta Andoainek bestetik. 0-3 irabazi zuen Lasarte-Oriak joanekoan, eta 3-0 Andoainek.

Larruzko paletaz eta pala motzazfinal-laurdenen joaneko jaialdiekin ekingo diote txapelketari. Donostia eta Ordizia lehiatuko dira batetik eta Deba eta Azpeitia bestetik.

Zesta-puntaz, azkenik, ligaxkako 1. jardunaldia jokatuko dute Zumaiak eta Mutrikuk, eta atseden egingo du Hondarribiak.

Albiste honi erantsitako dokumentuetan ikus daitezke egutegi guztiak.

 

 

Hauxe da, hain zuzen ere, asteburuko kartelera:

 

MAIATZAK 9, OSTIRALA

 

- 18:30, Oñati-Zubikoa: OÑATI vs ALEGIA (eskua, final-hamaseirenak, itzulerakoa)

- 18:30, Zegama-Toki Alai: ZEGAMA vs ASTIGARRAGA (eskua, final-hamaseirenak, itzulerakoa)

- 19:15, Lazkao-Joxemiel Barandiaran: ZESTOA vs LAZKAO (eskua, final-hamaseirenak, itzulerakoa)

- 19:15, Zumaia-Aitzuri: ZUMAIA vs MUTRIKU  (zesta-punta, 1. jardunaldia)

- 20:00, Usurbil-Udalekoa: USURBIL vs EIBAR (eskua, final-hamaseirenak, itzulerakoa)

- 20:00, Lasarte Oria-Loidibarren: LASARTE-ORIA vs ZARAUTZ (gomazko paleta, final-hamaseirenak, itzulerakoa)

- 21:00, Azpeitia-Izarraitz: AZPEITIA vs ADUNA (eskua, final-hamaseirenak, itzulerakoa)

- 22:00, Azkoitia-Gurea: AZKOITIA vs ARETXABALETA (eskua, final-hamaseirenak, itzulerakoa)

 

MAIATZAK 10, LARUNBATA
 

- 10:00, Zumaia-Aitzuri: ZUMAIA vs ANDOAIN (gomazko paleta, final-hamaseirenak, itzulerakoa)

- 18:30, Villabona-Bear Zana: AMEZKETA vs AMASA-VILLABONA (eskua, final-hamaseirenak, itzulerakoa)

 

MAIATZAK 11, IGANDEA
 

- 11:00, Donostia-Altza: DONOSTIA vs ORDIZIA (larruzko paleta eta pala motza, final-laurdenak, joanekoa)

- 12:00, Deba-Aldats: DEBA vs AZPEITIA (larruzko paleta eta pala motza, final-laurdenak, joanekoa)

 

 

Edizio honetan, 21 herrik eman du izena eskuzko lehian, 6 ariko dira larruzko paletaz eta pala motzez, 14 gomazko paletaz eta 3 zesta-puntazDenera, 44 herri eta 460 pilotari elkartuko ditu txapelketak (266 eskuz, 46 palaz, 107 gomazko paletaz eta 41 zesta-puntaz): 

 

ESKUA

  1. Aduna
  2. Alegia
  3. Amasa-Villabona
  4. Amezketa
  5. Andoain
  6. Aretxabaleta
  7. Astigarraga
  8. Ataun
  9. Azkoitia
  10. Azpeitia
  11. Beasain
  12. Bergara
  13. Eibar
  14. Hernani
  15. Lazkao
  16. Oiartzun
  17. Oñati
  18. Usurbil
  19. Zaldibia
  20. Zegama
  21. Zestoa

 

LARRUZKO PALETA ETA PALA MOTZA

  1. Andoain
  2. Azpeitia
  3. Deba
  4. Donostia
  5. Errenteria
  6. Ordizia

 

GOMAZKO PALETA

  1. Aia
  2. Andoain
  3. Astigarraga
  4. Azkoitia
  5. Deba
  6. Donostia
  7. Hernani
  8. Lasarte-Oria
  9. Mutriku
  10. Oiartzun
  11. Tolosa
  12. Zarautz
  13. Zumaia
  14. Zumarraga

 

ZESTA-PUNTA

  1. Hondarribia
  2. Mutriku
  3. Zumaia

 

Eskuz, 3 herri gehiago lehiatuko dira aurtengo edizioan, 21: ez dira izango Altzo, Idiazabal eta Tolosabaina Alegia, Aretxabaleta, Eibar, Lazkao, Usurbil eta Zegama batu dira zerrendara

Palako lehian, iazko kopuru bera izango da, 6, baina bada aldaketarik parte-hartzaileei dagokienean: aurten ez da izango Oiartzun, eta bai Azpeitia.

Gomazko paletaz ere, iazko kopuru bera izango da, 14, baina ez dira herri berberak izango: aurten ez dute jokatuko Errenteriak eta Zestoak; eta bai, ordea, Azkoitiak eta Lasarte-Oriak.

Eta, azkenik, zesta-puntaz 3 herri lehiatuko dira, aurreko edizioko berberak.

 

 

Lehendabiziko finala larruzko paletako eta pala motzeko txapelketarena izango da, ekainaren 7ko asteburuan. Ondoren etorriko da zesta-puntakoa, ekainaren 22ko jardunaldian. Eta ekainaren 30ekoan izango dira, azkenik, eskuzkoa eta gomazko paletakoaeskuzkoa, gainera, ETB1k eskainiko du zuzenean; ekainaren 28an izango da, 10:30ean, Donostiako Atano III.ean.

 

 

Eskuzko txapelketaren 57. edizioa izango da aurtengoa, 34.a larruzko paletaz eta pala motzez, 27.a zesta-puntaz eta 7.a gomazko paletaz.

Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuzko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Azpeitia da bigarren palmaresean, 8 txapelekin (6 bider azpitxapeldun); eta Donostia hirugarren, 6rekin (4tan txapeldunorde). Azken edizioa Oiartzunek irabazi zuen, eta Zaldibia izan zen txapeldunorde.

Palaz, Donostiak ditu txapel gehien, 8 (6 aldiz izan da txapeldunorde); Andoain eta Errenteria dira ondoren palmaresean, 7 txapelekin (txapeldunorde 7 bider Andoain eta 5 Errenteria); eta Olaberria ondoren, 6 txapelekin (2tan txapeldunorde). Errenteriak irabazi zuen aurreko edizioa, eta Andoain izan zen txapeldunorde.

Zesta-puntaz Zumaia da jaun eta jabe, 10 txapelekin (12 aldiz txapeldunorde); Mutriku du atzetik, 9 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Tolosa da hirugarren postuan, 4 txapelekin (6tan txapeldunorde). Azken edizioa Mutrikuk irabazi zuen, Zumaiaren aurka.

Gomazko paletaz, azkenik, Azkoitia da lider sailkapenean, 3 txapelekin (ez da sekula txapeldunorde izan); atzetik da Donostia, 2rekin (2tan txapeldunorde); eta ondoren Astigarraga, txapel batekin (beste behin txapeldunorde). 2024ko edizioan Donostiak jantzi zuen txapela, eta Astigarraga izan zen txapeldunorde.

 

 

Rural Kutxak eta Aramendia pasteleriak berriro babestuko dute Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa.

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean dago eskuragarri txapelketaren inguruko informazio guztia.

 

 

*Argazkiak: Zegama eta Amasa-Villabona.

 

Gomazko paleta Larruzko paleta eta pala motza Aurkezpena Eskua Gomazko paleta Larruzko paleta eta pala motza Zesta-punta

 

 














 

Babesleak

Ir arriba