Txapagain A taldeak irabazi du Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketako alebinen eskuzko finala
2025/04/14 | Lehiaketa
Behar Zana 1 taldearen kontra neurtu ditu indarrak
![]() Txapagain A taldeak (Ordizia, Goierri) irabazi du Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketako alebinen eskuzko finala. Behar Zana 1 taldearen (Amasa-Villabona, Tolosaldea) kontra lehiatu zen, joan den ostiralean, Ordiziako Beti Alai pilotalekuan:
Apirilak 11, ostirala, 19:30, Ordizia-Beti Alai
Parte-hartze handia izan duten eskualdekako faseen ondoren, sei taldek jokatu dute txapelketaren azken fasea: Behar Zana 1 (Amasa-Villabona, Tolosaldea), Abantzu 1 (Zestoa, Urola Kosta) eta Hondarribia 2 (Hondarribia, Oarso-Bidasoa) lehiatu dira A multzoan, eta Txapagain A (Ordizia, Goierri), Aretxabaleta 1 (Aretxabaleta, Deba) eta Alde Zaharra 4 (Donostia, Buruntza-Donostialdea) B multzoan. Multzo bakoitzeko lehendabiziko sailkatuek lortu zuten finalerako txartela: Behar Zana 1 eta Txapagain A, hain zuzen ere.
Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa-Eskua txokoan dago jasota txapelketaren informazio guztia. |
|