Eskola Kiroleko alebin kategoriako eskuzko finala jokatuko dute ostiralean, Ordizian
2025/04/08 | Lehiaketa
Txapagain A eta Behar Zana 1 taldeak izango dira aurrez aurre, 19:30ean, Beti Alai pilotalekuan
![]() Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketan, alebin kategoriako eskuzko finala izango da ikusgai, ostiralean, 19:30ean, Ordizian. Txapagain A eta Behar Zana 1 taldeek neurtuko dituzte indarrak, Beti Alai pilotalekuan.
Parte-hartze handia izan duten eskualdekako faseen ondoren, sei taldek jokatu dute txapelketaren azken fasea: Behar Zana 1 (Amasa-Villabona, Tolosaldea), Abantzu 1 (Zestoa, Urola Kosta) eta Hondarribia 2 (Hondarribia, Oarso-Bidasoa) lehiatu dira A multzoan, eta Txapagain A (Ordizia, Goierri), Aretxabaleta 1 (Aretxabaleta, Deba) eta Alde Zaharra 4 (Donostia, Buruntza-Donostialdea) B multzoan. Multzo bakoitzeko lehendabiziko sailkatuek lortu zuten finalerako txartela: Behar Zana 1 eta Txapagain A, hain zuzen ere.
Hauxe izango da, beraz, finalaren jaialdia:
Apirilak 11, ostirala, 19:30, Ordizia-Beti Alai
Zorte on!
Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa-Eskua txokoan dago jasota txapelketaren informazio guztia. |
|