Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako xareko finala, ostiralean, Iruran
2025/04/09 | Lehiaketa
Nagusien kategoriako lehia jokatuko dute Ametsa 2 eta Ametsa 3 taldeek, 19:00etan hasita, Ametsa trinketan
![]() Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, nagusien kategoriako xareko finala izango da ikusgai, ostiralean, Iruran. Bertako Ametsa 2 eta Ametsa 3 taldeak izango dira aurrez aurre, 19:00etan hasita, Ametsa trinketan:
Apirilak 11, ostirala, 19:00, Irura-Ametsa trinketa
1. Xare, nagusiak:
Txapelketaren informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-G-Trinketa-Xare-N txokoan dago ikusgai. |
|