Prest da Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa-Elay Saria
2025/04/02 | Lehiaketa
Larunbatean ekingo diote lehiari 2. urteko alebin kategoriako 12 pilotarik eta infantil kategoriako beste 10ek; Azpeitiak, Ataunek eta Villabonak hartuko dituzte partidak; Elay enpresak babestuko du 2025eko edizioa
![]() Larunbatean (2025-04-05) hasiko da Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa-Elay Saria. Alebin eta infantil kategorietako Gipuzkoako pilotaririk onenak lehiatzen dira hitzordu honetan, buruz buru. Eta 2025eko edizioak babesle berria izango du: Antzuolako Elay enpresa.
Denboraldi hasieran jokatutako eskuz banakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketaren sailkapenari erreparatzeaz gain, hautaketa probetara ere deituak izan dira pilotariak, txapelketaren parte-hartzea finkatzeko. Martxoaren 23an, igandea, egin zituzten hautaketa proba horiek, Tolosako Beotibarren. Eta han nabarmendutakoekin osatu da, hortaz, lehiatuko diren pilotarien behin betiko zerrenda.
2. urteko alebin kategoriako 12 pilotarik jokatuko dute txapelketa, eta 10 infantil (kategoria bakoitzean bi multzo osatu ditugu). Hauexek dira, hain zuzen ere, 2025eko Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa-Elay Saria jokatuko duten pilotariak:
2. URTEKO ALEBINAK
A MULTZOA
B MULTZOA
INFANTILAK
A MULTZOA
Itzuli bateko ligaxkarekin ekingo diote txapelketari, larunbatean, eta maiatzaren 17ko jardunaldira bitarte luzatuko da. Multzo bakoitzeko 1. eta 2. sailkatuek egingo dute gero aurrera, azken fasera.
Partida guztiak larunbat arratsaldetan jokatuko dituzte, egoitzetan: Azpeitiak (A multzoa) eta Ataunek (B multzoa) hartuko dituzte 2. urteko alebinen partidak, eta Villabona izango da infantilen partiden egoitza (bi multzoentzat).
Azken faseari dagokionean, ekainaren 7an jokatuko dituzte finalerdiak. Eta finalak ekainaren 14an, GEPFk finkatuko duen egoitzan.
Webgune honetako Kartelera atalean kontsulta daiteke astez asteko partiden zerrenda, eta Lehiaketa-Errendimendua-EHI-G-Berezkoak(eskuz)-ElaySaria txokoan dago eskuragarri txapelketaren informazio guztia. |
|