Iņaki Lizaso Perez, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren presidente berria
2025/04/02 | Hauteskundeak
Talde zabala eta anitza izango du bidelagun legegintzaldi honetan
![]() Presidente berria du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF): Iñaki Lizaso Perez.
Martxoaren 25ean bukatu zen Zuzendaritza Batzorderako hautagaitzak aurkezteko epea, eta zerrenda bakarra aurkeztu zen, Lizaso buru zuena. Hautagaitza hori behin-behinean aldarrikatu eta erreklamazioetarako epea zabaldu zuen GEPFko Hauteskunde Batzordeak, apirilaren 1a arte. Hala, hautagaitza bakarra egonik hauteskundeak egin beharrik ez dagoenez, eta aurkako erreklamaziorik aurkeztu ez denez, zerrenda behin betiko aldarrikatu du orain Hauteskunde Batzordeak eta federazioaren hauteskunde prozesua bukatutzat eman, era horretan.
Aurreko hiru legegintzaldietan Zuzendaritza Batzordeko kide izan da Lizaso, eta presidente kargua hartu du orain. Talde zabala eta anitza izango du bidelagun (eta horien artean da orain arteko presidente Lete). Hauxe da, hain zuzen ere, GEPFren Zuzendaritza Batzorde berria:
|
|