Zuzendaritza Batzorderako hautagaitza bakarra behin-behinean aldarrikatu du Hauteskunde Batzordeak

2025/03/26 | Hauteskundeak

Iņaki Lizaso Perez zerrendaburua duen hautagaitza besterik ez da aurkeztu; erreklamazioak aurkezteko epea zabalik da orain, apirilaren 1a arte

Bukatzear da Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren (GEPF) hauteskunde prozesua.

 

Atzo (2025-03-25) amaitu zen Zuzendaritza Batzorderako hautagaitzak aurkezteko epea, eta Iñaki Lizaso Perez zerrendaburua duen hautagaitza besterik ez da aurkeztu.

 

Hala, Hauteskunde Batzordeak atzoko bileran berau onartu eta erreklamazioak aurkezteko epea zabaldu zuen; apirilaren 1a izango da erreklamazioak aurkezteko azken eguna.

 

Hauteskunde prozesuari buruzko informazio guztia, aurkeztutako zerrenda osoa tarteko, webgune honetako Dokumentazioa-Hauteskundeak atalean kontsulta daiteke. Eta, aurrez aurre, federazioaren bulegoan (Kirol Etxea. Donostia).

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba