Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren aurkezpena, hilaren 9an, Kirol Etxean
2025/04/04 | Lehiaketa
19:00etan hasiko da ekitaldia, eta kanporaketen zozketa egingo da bertan: 21 herrik eman du izena eskuzko lehian, 6 ariko dira larruzko paletaz eta pala motzez, 14 gomazko paletaz eta 3 zesta-puntaz
![]() 2025eko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren aurkezpen-zozketak badu datarik dagoeneko: apirilaren 9a, asteazkena. 19:00etan hasiko da ekialdia, Kirol Etxean (Anoeta pasealekua, Donostia). Aurtengo edizioaren hainbat datu eman ondoren, kanporaketen zozketa egingo da. Rural Kutxak eta Aramendia pasteleriak babestuko dute, beste urtebetetez, Herriartekoa.
21 herrik eman du izena eskuzko lehian, 6 ariko dira larruzko paletaz eta pala motzez, 14 gomazko paletaz eta 3 zesta-puntaz. Hain zuzen ere, honakoak dira:
ESKUA
LARRUZKO PALETA ETA PALA MOTZA
GOMAZKO PALETA
ZESTA-PUNTA
Txapelketa maiatzeko lehen asteburuan hastea aurreikusten da.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean jarraitu ahal izango dira txapelketaren nondik norako guztiak. |
|