Txapelak Kurpil, Eple, Hernani eta Behar Zana klubentzat Trinketeko Gipuzkoakoan
2025/03/10 | Lehiaketa
Paleta argentinarreko nagusien 1. mailako finala irabazi dute Kurpil klubeko Sagarzazu-Almandozek eta 2. mailakoa klub bereko Agerralde-Pagolak; Epleko Tabernak eskuz banakako nagusien 1. mailako finala irabazi du, Hernaniko Jon Jarak nagusien 2. mailakoa, Behar Zanako Otaegik jubenilena eta klub bereko Zufiriak kadeteena
![]() Paleta argentinarreko eta eskuz banakako finalak jokatu dituzte, asteburuan, Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Eta Kurpil Kirolak (Irun), Eple (Errenteria), Hernani eta Behar Zana (Amasa-Villabona) klubeko pilotariek jantzi dituzte txapelak. Kurpileko Sagarzazu-Almandoz bikotea paleta argentinarreko nagusien 1. mailako finalean nagusitu da, eta klub bereko Agerralde-Pagola 2. mailakoan. Eskuz banakako lehietan, Epleko Tabernak jantzi du txapela nagusien 1. mailako finalean, Hernaniko Jarak nagusien 2. mailakoan, Behar Zanako Otaegik jubeniletan eta klub bereko Zufiriak kadeteetan. Ondorengo lerroetan laburbildu ditugu emaitza guztiak:
Martxoak 8, larunbata, 11:00, Irun-Ramuntxo Berri
1. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusiak 2. maila:
2. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusiak 1. maila:
Martxoak 8, larunbata, 16:30, Irura-Ametsa
1. Eskuz banaka, nagusiak 2. maila:
2. Eskuz banaka, nagusiak 1. maila:
Martxoak 9, igandea, 11:00, Irura-Ametsa
1. Eskuz banaka, kadeteak:
2. Eskuz banaka, jubenilak:
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-G-Trinketa-Eskuz banaka, Lehiaketa-Federatua-G-Trinketa-P.argent. eta Lehiaketa-Federatua-G-Trinketa-Xare ataletan kontsulta daiteke espezialitate hauei buruzko informazio guztia. |
|