Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren hauteskunde prozesuari hasiera emango zaio gaur
2025/03/07 | Hauteskundeak
Egungo presidenteak eta Zuzendaritza Batzordeak kargua utziko dute eta Hauteskunde Batzordea deitu; astelehenean egingo du lehen bilera Hauteskunde Batzordeak
![]() Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren (GEPF) hauteskunde prozesuari hasiera emango zaio gaur, martxoak 7.
Hain zuzen ere, egungo presidenteak eta Zuzendaritza Batzordeak kargua utziko dute eta Hauteskunde Batzordea deituko dute.
Eta astelehenean, hilak 10, Hauteskunde Batzordearen lehen bilera egingo da.
Webgune honetan eta sare sozialetan prozesu osoaren inguruko informazioa zabaltzen joango gara; hainbat dokumentazio ikusgai dago hemen. |
|