Udaberri Sariko lehen finalak, asteburuan, Alegian, Donostian, Deban eta Hondarribian

2025/03/12 | Lehiaketa

Gomazko paletako lehiak izango dira ikusgai Alegian eta Donostian, ostiralean; Deban larruzko paletako finala jokatuko dute, larunbatean; eta Hondarribian zesta-puntakoa, igandean

Udaberri Sariko lehendabiziko finalak ikusteko aukera izango da, asteburuan, Alegian, Donostian, Deban eta Hondarribian. Gomazko paletako lehiak jokatuko dituzte Alegian (emakumeak) eta Donostiako Loiola auzoan (jubenilena eta nagusien 1. mailakoa), ostiral iluntzean; Deban, larruzko paletako finala, larunbat goizean; eta Hondarribian zesta-puntakoa (jubenilak), igande goizean. Ondorengo lerroetan bildu ditugu jaialdi guztien xehetasunak:

 

 

Martxoak 14, ostirala, 19:00, Alegia-Intxurre


1. Gomazko paleta emakumeak:
INTXURRE (Anne Agirre Etxeberria-Amaia Zubelzu Irazusta)
IRULEAK (Amaia Aizpuru Aldalur-Maialen Rosa Amilleta-Maite Mugartegi Graña-Leire Mendizabal Eizagirre)

 

Martxoak 14, ostirala, 20:00, Donostia-Loiola


1. Gomazko paleta, jubenilak:
TXOST (Lukas Arrizabalaga Jaimerena-Marco Arizabalo Gastesi-Izan Corts Martinez)
EPLE (Elur Garro Lekuona-Egoitz Perez Pan)

2. Gomazko paleta, nagusiak 1. maila:
SORALUZE (Jon Gallastegi Galarraga-Aitor Atxotegi Goenaga-Jurgi Rascon Uribe)
LOIOLATARRA 2 (Santi Ubeda Erbiti-Xabier Huegun Martikorena-Andoni Zabala Arrospide)

 

Martxoak 15, larunbata, 11:30, Deba-Aldats
 

1. Larruzko paleta, nagusiak:
OIANGU 2 (Peru Ormazabal Lorenzo-Josu Oiarbide Arzelus)
EUSKAL JOLAS (Manex Prieto Saez-Xabier Uranga Uranga)

 

Martxoak 16, igandea, 11:00, Hondarribia-Jostaldi
 

1. Zesta-punta, jubenilak:
HONDARRIBIA 2 (Beñat Bereau Sagarzazu-Joar Laka Gartzia)
HONDARRIBIA 3 (Beñat Barbero Manterola-Jon Zazpe Esparza)

 

 

Datozen bi asteburuetan ere izango da finalik: eskuz binakakoak eta gomazko paletako gainontzekoak.

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Udaberri atalean kontsulta daiteke txapelketari buruzko informazio guztia.

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba