Eskuz banakako eta paleta argentinarreko finalak, asteburuan, Trinketeko Gipuzkoako Txapelketan

2025/03/06 | Lehiaketa

Hiru jaialditan izango dira ikusgai: Irungo Ramuntxo Berri trinketak hartuko ditu paleta argentinarreko lehiak, larunbat goizean; eta Irurako Ametsa trinketak eskuz banakakoak, larunbat arratsaldean (nagusiak) eta igande goizean (kadeteak eta jubenilak)

Eskuz banakako eta paleta argentinarreko finalak jokatuko dituzte, asteburuan, Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Irungo Ramuntxo Berri trinketak hartuko ditu paleta argentinarrekoak, larunbat goizean; eta Irurako Ametsa trinketan izango dira ikusgai eskuz banakakoak: larunbat arratsaldean nagusi kategoriakoak (1. eta 2. maila) eta igande goizean kadeteena eta jubenilena. Ondorengo lerroetan dituzue hiru jaialdien xehetasunak:

 

 

Martxoak 8, larunbata, 11:00, Irun-Ramuntxo Berri
 

1. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusiak 2. maila:
KURPIL KIROLAK 1 (Joseba Agerralde Arruabarrena-Garikoitz Pagola Urtizberea)
RAMUNTXO 1 (Unai Alberro Peralta-Juan Zaldua Saenz de Buruaga)

2. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusiak 1. maila:
KURPIL KIROLAK 2 (Miguel Almandoz Iribarren-Unai Sagarzazu Saldias)
RAMUNTXO 1 (Aritz Larrarte Revilla-Ander Mutuberria Lopetegi)


 

Martxoak 8, larunbata, 16:30, Irura-Ametsa
 

1. Eskuz banaka, nagusiak 2. maila:
EPLE-Eneko Sorondo Paredero
HERNANI-Jon Jara Aldabe

2. Eskuz banaka, nagusiak 1. maila:
EPLE-Ibon Taberna Karrera
MUNDARRO-Oier Gurutzealde Arka
 

 

Martxoak 9, igandea, 11:00, Irura-Ametsa
 

1. Eskuz banaka, kadeteak:
BEHAR ZANA-Imanol Zufiria Mayoz
BEHAR ZANA-Xuban Illarramendi Albizu

2. Eskuz banaka, jubenilak:
BEHAR ZANA-Adur Otaegi Lakarra
BEHAR ZANA-Inhar Iparragirre Aburuza

 

 

 

Bestetik, jardunaldi honetan, nagusien kategoriako xareko lehia hasiko da.

Hiru taldek eman du izena: Ametsa 1, Ametsa 2 eta Ametsa 3.

Ligaxka jokatuko dute lehenik, apirilaren 6ko asteburura bitarte.

Eta lehen eta bigarren sailkatuek finala jokatuko dute, apirilaren 13ko jardunaldian.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-G-Trinketa-Eskuz banakaLehiaketa-Federatua-G-Trinketa-P.argent. eta Lehiaketa-Federatua-G-Trinketa-Xare ataletan kontsulta daiteke espezialitate hauei buruzko informazio guztia.

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba