Euskal pilotak ere badu bere karta-sorta

2025/04/01 | 100 urte

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak eta Daniel Carballo sortzaileak euskal pilota jokoaren kartak aurkeztu dituzte, federazioaren mendeurreneko ospakizunen barruan; euskal pilotaren modalitate guztien ondarea ezagutaraztea eta zabaltzea du helburu ekimenak

Bere mendeurrenaren ospakizunetan murgilduta jarraitzen du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF), eta ekimen berezi baten berri eman du oraingoan: euskal pilota jokoaren kartak. Itziar Lete Andonegi GEPFko presidenteak eta Daniel Carballo Ostolaza sortzaileak eman dituzte ekimenaren eta karta-sortaren xehetasun guztiak.

 

Euskal pilotan oinarritutako karta-sorta osatu du egileak. "Euskal piotaren modalitate guztien ondarea ezagutaraztea eta zabaltzea" izan du helburu Carballok.

 

Ezagutzen ditugun karten eredua hartu du oinarri horretarako, lau figurekin, eta horrela osatu ditu:

  • Urreak: pilotak dira
  • Kopak: txapelketak eta sariak
  • Ezpatak: xisterak, guanteak, zesta, erremontea...
  • Bastoiak: palak, erraketa, xarea...

 

"Oroigarri polit honekin gure ekarpena egin nahi izan dugu", azaldu du Letek.

 

Federazioaren egoitzan (Anoeta pasealekua, Kirol Etxea. Donostia) daude eskuragarri karta-sortak, 5 eurotan.

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba