Mundarro eta Beotibar klubentzat txapel bana gomazko paletako banakako lehen finaletan
2025/02/24 | Lehiaketa
7aren barruan aritu dira Gipuzkoako Txapelketan: nagusien 1. mailako txapela jantzi du Mundarroko Urdangarinek, Beotibarko Arregiren aurka, eta nagusien 2. mailakoa Beotibarko Zubiriak, Mundarroko Luluagaren kontra; datozen jardunaldietan ere jarraituko du buruz buruko lehiak, baina kantxa osoan jardungo dute orain
![]() Mundarro (Astigarraga) eta Beotibar (Tolosa) klubetako pilotariek jokatu dituzte, asteburuan, gomazko paletako banakako lehendabiziko finalak, buruz buru zazpiaren barruan, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Eta bientzat izan dira txapelak: nagusien 1. mailako finalean Mundarroko Urdangarinek eraman zuen etxera, Beotibarko Arregiri irabazita; eta nagusien 2. mailako lehian, berriz, Beotibarko Zubiriak jantzi zuen txapela, Mundarroko Luluagaren aurka:
Otsailak 22, larunbata, 17:30, Astigarraga-Txomiñene
2. Gomazko paleta banaka 7aren barruan, nagusiak 1. maila:
Datozen jardunaldietan jarraipena izango du gomazko paletako buruz buruko lehiak, baina kasu honetan kantxa osoan ariko dira pilotariak. Hain zuzen ere, hurrengo jardunaldian, martxoaren 2koan, ekingo diote lehiari, nagusien 1. eta 2. mailan. 9 palista lehiatuko dira 1. mailan (2 multzotan banatuta), eta 19 2. mailan (5 multzotan). Itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, martxoaren erdialdera bitarte 2. mailan eta bukaerara arte 1. mailan. Bi finalak apirilaren 13ko jardunaldian izango dira ikusgai, oraindik zehazteko dagoen egoitzan.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-G-GP banaka 7 eta Lehiaketa-Federatua-G-GP banaka ataletan kontsulta daiteke bi lehia hauen inguruko informazio guztia. |
|