Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako kadeteen xareko finala, ikusgai ostiralean

2025/02/19 | Lehiaketa

Ametsa 1 eta Ametsa 2 taldeak izango dira nor baino nor gehiago, 19:00etan, Irurako Ametsa trinketan

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, xareko finala jokatuko dute, asteburuan, kadete kategoriako pilotariek. Irurako Ametsa trinketak hartuko du norgehiagoka, ostiralean, 19:00etan. Bertako klubeko bi talde izango dira aurrez aurre: Ametsa 1 eta Ametsa 2.

 

 

 

Otsailak 21, ostirala, 19:00, Irura-Ametsa trinketa
 

1. Xare, kadeteak:
AMETSA 1 (Unai Gibelalde Vazquez-Mikel Satrustegi Alkorta)
AMETSA 2 (Enaitz Irazusta Lataburu-Ander Mujika Arrillaga)

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-G-Trinketa-Xare-K txokoan dago ikusgai txapelketak emandako guztia.

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba