Palista alebinen topaketa, larunbat arratsaldean, Zumaian
2025/02/20 | Topaketak eta ospakizunak
Azpeitia, Errenteria, Oiartzun, Olaberria, Orio eta Zumaia herrietako 30 bat pilotari elkartuko dira, Aitzuri pilotalekuan
![]() Alebin kategoriako palistek beste topaketa batean elkartzeko aukera izango dute, asteburuan: Zumaiako Aitzuri pilotalekuan izango dute hitzordua oraingo honetan, larunbat arratsaldean (2025-02-22).
Azpeitiko, Errenteriako, Oiartzungo, Olaberriako, Orioko eta Zumaiako palistak elkartuko dira; 30 bat, denera.
16:00etan hasiko da saioa: 17:15 bitarte, molle-pelle handiarekin ariko dira Errenteriako, Oiartzungo, Orioko eta Zumaiako palistak. Eta ondoren, 18:30ak arte, molle-pelle txikiarekin Azpeitikoak, Olaberriakoak eta Zumaiakoak.
Federazioak eramango ditu pilotak, baina pilotari bakoitzak bere pala eraman beharko du. Gainera, molle-pelle txikiarekin betaurreko babesgarriak ezinbestekoak izango dira.
Zuriz jantzita joan beharrik ez dago.
Ondo pasa! |
|