Benjamin eta alebin kategorietako neska pilotarien eskuzko hirugarren topaketa, Alegian

2025/02/13 | Topaketak eta ospakizunak

Igande goizean dute hitzordua; 30 bat pilotari elkartuko dira

Benjamin eta alebin kategorietako neska pilotariek eskuzko beste topaketa batean parte hartzeko aukera izango dute, asteburu honetan: igande goizean dute hitzordua (2025-02-16), Alegian. Denboraldiko hirugarren topaketa izango da hauxe: urrian elkartu ziren lehen aldiz, Zestoan; azaroan izan zuten bigarren topaketa, Tolosan; eta abendu-urtarrilean Eskuz Banakako Gabonetako Txapelketa Azkarrean parte hartzeko aukera ere izan zuten, Donostian.

 

31 pilotarik eman du izena hirugarren topaketa honetan: benjamin kategoriako 18 eta alebin kategoriako 13.

 

Zehazki, klub hauetakoak dira: Abantzu (Zestoa), Aloña Mendi (Oñati), Arrasate, Behar Zana (Amasa-Villabona), Bergara, Gure Txeru (Getaria), Hondarribia, Intza (Lasarte-Oria), Intxurre (Alegia), Izurun (Donostia), Lapke (Lazkao), Oiarpe (Oiartzun), Pagazpe (Usurbil), Tolosa, Txulobi (Aduna) eta Ziotza (Zizurkil).

 

10:00etan hasiko dira saioak: 10:00etatik 11:15era benjaminak ariko dira, eta 11:30etik 13:00etara alebinen txanda izango da.

 

Aurreko topaketen ildotik joango da igandekoa ere: jolasak, dinamikak, partidatxoak... egingo dituzte.

 

Pilota goxoak erabiliko dituzte, eta federazioak jarriko ditu.

 

Eta ez dago zuriz jantzita joan beharrik.

 

Ondo pasa!

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba